PUNTAIK PUNTA. Debagoieneko bidezidorren jaialdia. Maiatzak 19, 20 eta 21
PUNTAIK PUNTA. Debagoieneko bidezidorren jaialdia. Maiatzak 19, 20 eta 21
Euskal Herriko senderismoko lehen jaialdia
Debagoiena eskualdeak naturan ibiltzeko eta naturaz gozatzeko inguru paregabeak ditu, Debagoieneko bidezidorren sare zabala du, seinalizatutako eta homologatutako 23 PR (295 km.), 3 SL, 2 ibilbide irisgarri eta Debagoienetik 6 GR igarotzen baitira (Ignaziotar Bidea, Gipuzkoako bira..). Gainera, Vasco-Navarro bide berdeak eskualde osoa zeharkatzen du.
Aldi berean, bidezidor hauetako batzuk Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren barnean daude eta Oñati-Arrikrutz kobetan lur azpitik ibilbideak egiteko aukera dago.
Maiatzaren 19, 20 eta 21an izango da PUNTAIK PUNTA, Debagoieneko bidezidorren jaialdiaren bigarren edizioa, Euskal Herriko senderismoko lehen jaialdia. Bergara izanik gune zentrala gainontzeko herrietan ere mendi ibilbide gidatuak eskainiko dira.
Debagoienak senderismoaren eskualdea izan nahi du; natura turismoan erreferente. Maiatzaren 19tik 21ra Debagoiena senderismoaren eskualdea bihurtuko da. Aldi berean, eskualdeko eskaintza turistikoa zabalduko da ohizko garaietatik kanpo.
Senderismoa aukera paregabea da naturara, ondarera eta inguruaren ezagupenera hurbiltzeko paisaiaz gozatuz… kirola eginez…. ondare historiko-artistikoa, etnografikoa ezagutuz…
Senderismoa
- zailtasun tekniko gehiegirik gabeko bideak oinez, ibiltzen egitean datza
- jarduera fisikoa, kirola egitea naturan.
- herrietako nekazal gune eta elizateetara hurbiltzeko aukera paregabea…
- ondare historikora, etnografikora hurbiltzeko aproposa…
- baliabide turistikoa produktu turistiko bihurtuko duguna.
PUNTAIK PUNTA, Debagoieneko bidezidorren jaialdian bidezidor gidatuen eskaintza zabala izango da, distantzia eta zailtasun desberdinetakoak, adin desberdinetara egokituak Debagoieneko herri guztietan.
Bidezidor gidatuen eskaintza BERGARAn antolatuko diren beste jarduera batzukin osatuko da:
KULTUR JARDUERAK, BISITA GIDATUAK, MUSIKA EMANALDIAK, KALE ANIMAZIOA, SENDERISMO AZOK
Jaialdiak atal desberdinak izango ditu
- BIDEZIDORRAK ETA NATURA DIRA JAIALDIAREN ARDATZA.
Bidezidor gidatuak, oinez DEBAGOIENEKO txokoak ezagutzeko aukera izango da. Mota desberdinetako bidezidorrak; luzeak, motzagoak, familian, haurrekin egiteko, interpretatuak…
Hauetan parte hartzeko aurrez izena eman behar da.
Eskualdeko mendi taldeen lanari esker antolatuta.
- SENDERISMOko azoka.
Senderismoaren inguruan ezagupenak, esperientziak trukatzeko foroa izan nahi du, senderismoaren lanketa produktu turistiko moduan bultzatuz.
Arloko profesionalak erabiltzaileekin harremanetan jartzeko gunea izatea du helburu. Aurten 12 partaide izango dira.
Senderismoarekin harremanetan dauden argitaletxeak, erakunde publikoak, kirol materialeko enpresak… hartuko dute parte.
- KIROL JARDUERAK NATURAN.
Boulder gunea, tirolina, oreka tailerrak
- KULTUR JARDUERAK, BISITA GIDATUAK
Gaueko kontzertuak, kalejirak… eta Debagoieneko ondarea ezagutzeko bisita gidatuen ordutegi zabala:
Bergarako LABORATORIUM Museora,…..
DEBAGOIENAk mendiarekin izan duen tradizioa ere isladatuko da jaialdian, 1924an Elgetan “Federación Vasco Navarra de Montañismo” sortu zen.
Gainera, aurten Bergarako Pol-Pol Mendi Elkartearen sorreraren 75. urteurrena da eta horregatik, Bergaran antolatu da.
PUNTAIK PUNTA Debagoieneko bidezidorren jaialdiarekin arlo desberdinak harremanetan jartzen dira: turismoa, kultura, kirola,… eskaintza integrala aurkeztuz; Debagoiena eskualdearen irudia Euskal Herrian zehar zabalduz eta aldi berean, eskualdeko turismo eta kultur eskaintza zabalduz.
Jaialdiaren azpiegiturei dagokionez autobus zerbitzu bereziak gehituko dira. Autokarabanak aparkatzeko gunea ere izango da.
Debagoieneko Mankomunitatea da jaialdiaren antolatzailea eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura,Turismo eta Kirolak Sailetako, KUTXA FUNDAZIOko dirulaguntzak jasotzen dira eta baita ere, Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailarenak.
Laguntzaile gisa eskualdeko enpresa pribatuak ere parte hartuko dute.
Informazio gehiago:
Debagoieneko Mankomunitatea. Turismo. 943 79 64 63
puntaikpunta@debagoiena.eus turismo@debagoiena.eus.
www.puntaikpunta.debagoiena.eus
1625