Rafaela Romerok Don Bosco bisitatu du mugikortasun seguru eta ekologikorako goi mailako ziklo berria ezagutzeko
Rafaela Romerok Don Bosco bisitatu du mugikortasun seguru eta ekologikorako goi mailako ziklo berria ezagutzeko
Rafaela Romerok Don Bosco bisitatu du mugikortasun seguru eta ekologikorako goi mailako ziklo berria ezagutzeko
Errenteriako prestakuntza-zentroa bakarra da Gipuzkoan ezarri berri den ziklo hau emateko. Oraingoz, Espainiako zentro oso gutxitan dago eskuragarri. Nabarmentzekoak dira Mugikortasun Ekologikoko Eredu Berrirako prestakuntza berritzaile eta espezializatuagatik. Eredu honek energia ez-kutsatzailearen alde egiten du, hala nola hibridoa, elektrikoa edo hidrogenoa.
Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatua, Rafaela Romero, Errenteriako CIFP Don Bosco LHII ikastetxean izan da gaur goizean; han, ikastetxearen Mugikortasun Seguru eta Jasangarrirako prestakuntza ziklo berria ezagutu ahal izan du. Bileran izan dira, halaber, Ander Iturri, Mugikortasuneko foru zuzendaria; Juan Carlos Lizarbe, ikastetxearen zuzendaria; Uxoa Aizpuru, zentroko Mugikortasun departamentuko burua; eta Izaskun De Miguel irakaslea eta Javier Oskoz komunikazio arduraduna eta irakaslea, Mugikortasun departamentukoak biak ala biak.
Aurkezpenean, ikastetxeko arduradunek azaldu dute goi mailako heziketa ziklo hori dela Gipuzkoan ematen den halako bakarra. Nabarmentzekoak dira Mugikortasun Ekologikoko Eredu Berrirako prestakuntza berritzaile eta espezializatuagatik. Eredu honek energia ez-kutsatzailearen alde egiten du, hala nola hibridoa, elektrikoa edo hidrogenoa.
Lehenengo mailan matrikulatutako ikasleak segurtasunari, hezkuntzari eta trafikoari buruzko gai teorikoak ikasten ari dira dagoeneko, baina, era berean, Mugikortasun Seguruaren eta Jasangarriaren irakasgaian, arreta berezia jartzen zaie emisio gutxiko eremuei (EGE) edo hirietarako mugikortasun planei. Ikasgai teorikoak dira, baina kasu praktikoekin osatzen dira; esaterako, zikloko ikasleak azterlan bat egiten ari dira ikastetxeko mugikortasun plana prestatzeko.
Zikloaren helburuak ezagutu eta ikasleekin aritu ondoren, Mugikortasuneko diputatuak, Rafaela Romerok, Don Bosco ikastetxearen eginkizun berritzailea nabarmendu du, honako hau azpimarratuz: «erreferentziako zentro bat da, betidanik ikasleei puntako prestakuntza aukerak eskaintzearen alde egin duena. Bere prestakuntza eskaintzan ziklo hori sartzearen aldeko apustua egiteak berretsi egiten ditu gazteen talentua sustatzeko daukan konpromisoa eta lurralde osorako egiten duen eskaintza, ez baitago beste zentrorik mugikortasun seguruaren eta jasangarriaren moduko eskari handiko arlo batean prestakuntza eskaintzen duenik. Funtsezkoa da erakunde publikoek honelako proiektu berritzaileak babesten jarraitzea, kalitatezko enplegua duten gazteentzako etorkizunerako aukerak hobetzen lagunduko dutenak, mugikortasunerako teknologia berrietan eta mugikortasun-planetarako aholkularitzan prestatuz».
Rafaela Romerok, foru diputatuak, eta Ander Iturri, Mugikortasuneko zuzendariak, beren kezka eta doluminak helarazi dizkiete ikastetxeko ordezkariei eta ikasleei, Joana de Almeida ikastetxeko ikaslearen heriotza dela-eta Gaintzurizketan.
CIFP Don Bosco LHIIko zuzendariak, Juan Carlos Lizarbek, heziketa zikloaren izaera berritzaile eta esklusiboa azpimarratu du: «Estatuan oso gutxik eskaintzen dugu ziklo hau, eta Gipuzkoan guk bakarrik». Era berean, zikloak ikasleen artean izan duen harrera ona nabarmendu nahi izan du: «Ia ez zen zikloa ezagutarazteko denborarik izan, onar genezakeen baino jende gehiagok egin zuelako aurrematrikula. Datorren ikasturteari begira, eskolak berriro beteko direla aurreikusten dugu, eta dagoeneko lanean ari gara enpresa eta erakundeetan zabalkundea egiteko, gure ikasleen profila bat datorrelako hirigintza eta mugikortasun arloko aldaketek etorkizunean ekarriko dituzten beharrekin».
Bisitan, diputatuak, Rafaela Romerok, eta Mugikortasuneko zuzendariak, Ander Iturrik, zikloko ikasleekin batera jardun ahal izan dute prestakuntza gelan, foru ordezkariei zuzendutako galdera txanda interesgarri batekin.
3122