Rafaela Romerok mugikortasun jasangarrirako “eterkizun-aukera bikaina” ikusten du Via Irun proiektuan
Rafaela Romerok mugikortasun jasangarrirako “eterkizun-aukera bikaina” ikusten du Via Irun proiektuan
Rafaela Romerok mugikortasun jasangarrirako “eterkizun-aukera bikaina” ikusten du Via Irun proiektuan
Mugikortasun eta Lurralde Antolaketako diputatuak Burdinbidea Irunen 11. Komunikazio Jardunaldian parte hartu du.
Rafaela Romero Mugikortasun eta Lurralde Antolaketako foro-diputatuak Burdinbidea Irunen 11. Komunikazio Jardunaldian parte hartu du gaur goizean. Ekitaldia burdinbidearen eta mugikortasunaren sektoreko aditu, erakunde eta profesionalei zuzenduta zegoen. Irungo Udala ere babesleetako bat da, lurraldeko Lurralde Antolaketako Zuzendaritzak ere sustatzen duen Via Irún proiektuarekin.
“Vía Irún aukera bikaina da Gipuzkoako berdintasunezko mugikortasun jasangarriaren etorkizunerako, horixe izanik gure jarduketa-lerro nagusia: ingurumen-, ekonomia- eta gizarte-irizpideetan oinarritutako eredua. Pertsonak, Gipuzkoa jasangarri batean konektatuta dauden pertsonak, ardatz dituen Gipuzkoa nahi dugu, eta horretan sinesten dugu. Eta mugikortasuna eta lurralde-antolaketa, mugikortasuna eta hiri-agenda bateratzea behar dugu. Eta horrek guztiak behar-beharrezkoa den helburu bat du: ikuspegi integratzaile eta berritzaile batekin heltzea garraioaren, garraio-azpiegituren eta lurralde-kohesioaren arloko politikei”, adierazi du Romero diputatuak bere hitzaldian.
Bestalde nabarmendu duenez, “Vía Irún erreferentziako proiektu estrategikoa da, erabiltzen ez den trenbide gune bat berreskuratzen eta berregituratzen baitu zentzu guztietan jasangarria den jarduketa baten bidez. Gaur egun Euskadin eta Espainiako beste leku batzuetan ditugun beste parke teknologiko batzuk ez bezala, gehienak hirigunetik kanpora baitaude, proiektu hau hiriaren bihotzean kokatuko da, eta hirigune berri bat sortuko du. Erabilera ezberdinak, hala nola, bizitegi-erabilera eta merkataritza-erabilera, bateratu ahal izango dira bertan, eta, enpresak arratsalde-gauean ixten direnean, egungo parkeek proiektatzen duten desertu-efektu hori saihestuko da, beraz. Horrek, gainera, herritarren eta balio erantsi handiko jarduera ekonomikoaren arteko elkarreragina eragingo du. Hezkuntza-erabilerak ekonomiako eta aisialdiko erabilerekin bateratzeak, bestalde, jende gaztea erakarriko du, eta horrek bizi handiagoa emango dio eta elkarreragin soziala areagotuko du”.
Horrez gainera, Rafaela Romerok balioetsi nahi izan du “inbertsio publikoak gure lurraldeko, Gipuzkoako, ongizateari eta garapen ekonomikoari egiten dien ekarpena ez dagoela azpiegituraren baitan, edo ez, behintzat, horren baitan bakarrik. Horrez gainera, herritarren eta enpresen, eta, oro har, komunitate osoaren mugikortasunari garraio-zerbitzu seguru, jasangarri eta konektatuaren bidez irtenbidea ematean baitan ere badago. Eta baita gizarteak eskatzen duenarekin eta sustatuko ditudan balioekin koherentea den lurralde-antolaketa bermatuko duten estrategien baitan ere. Gogoratu nahi dut balio hauek sustatzeko konpromisoa dudala hartuta: gizarte-kohesioa, oreka, ekitatea eta jasangarritasuna, dimentsio guztietan”.
Horretarako, oinarrizko lau faktore gehitu behar zaizkio gure hausnarketari eta ekintzari:
- Gurea jada ez da azpiegitura urriak dituen herrialdea, baizik eta bertako garraio-sistemaren kalitatea eta hedadura kontuan hartuta abangoardian dagoen herrialdea.
- Horri erantsi behar zaizkio ekonomia globalean eragina duten eta garraio-politika ezinbestez aldatzea inplikatzen duten hiru aldaketa-bektore disruptibo:
- Iraultza teknologikoa; mugikortasun-irtenbide berriek aldaketak eragingo dituzte garraioak erabiltzeko ereduetan nahiz azpiegitura-eskaeran.
- Klima-aldaketaren aurkako borroka, Europako Itun Berdean jasota dagoena, eta emisio gutxiko garraioak eta azpiegiturak sustatzea eskatzen duena.
- Eta gero eta urbanoagoa den gizarteak eragiten dituen aglomerazio-ekonomiak eta horrek aberastasunaren banaketaren, lurraldeen arteko desorekaren eta aukera-berdintasunaren arloetan eragiten dituen arazoak, kontuan hartuta arazo horiei aurre egin behar zaiela eragiten dituzten arrisku ekonomikoak eta politikoak arintzeko.
Faktore horiek guztiak bateratu izanak orain arteko inertzia-portaerak haustea eskatzen du; izan ere, etorkizunera atzerako ispilutik begira gidatzea, kasurik onenean, gauzak oso ongi ez egiteko bermea da.
1985