Saskibaloiko Errreginaren Koparen 54.edizioa Donostian Otsailean
Saskibaloiko Errreginaren Koparen 54.edizioa Donostian Otsailean
Erreginaren Koparen 54. edizioa Donostian ospatuko da, Jose Antonio Gasca kiroldegian, otsailaren lehenen asteburuan (hilaren 6an eta 7an)
Erreginaren Koparen 54. edizioa Donostian ospatuko da, Jose Antonio Gasca kiroldegian, otsailaren lehenen asteburuan (hilaren 6an eta 7an). Bertan parte hartuko dute emakumeen ligako lehenengo itzuliko hiru talde onenek eta IDK Gipuzkoa taldeak, etxeko taldea denez.
Goizane Alvarez Kiroleko zuzendariak nabarmendu du garrantzi handikoa gure lurraldean halako lehiaketak egitea, eta Gipuzkoak, kirolaren alde, oro har, eta emakumeen kirolaren alde, bereziki, egiten duen apustua azpimarratu du.
Horrez gain, emakumeen eskubaloiak Gipuzkoan egiten duen lana nabarmendu du, eta azpimarratu du gaur egun egoera bikainean dagoela eta hala jarraitzea espero duela urte askotan, besteak beste, IDK Gipuzkoa eta Iraurgi ISB elkarteek joan den abenduan sinatutako hitzarmenari esker. Horrela, bi taldeek elkarrekin lan egiteko aukera izango dute goi mailako talde lehiakor bat izateko eta taldeari behe-behetik lagunduko dion prestakuntza lana egiteko.
Era berean, azaldu du pozik dagoela, Kopa Gipuzkoako Kirol Federazioaren 75. urteurrenarekin bat datorrelako.
"Gipuzkoa guztion artean eraikitzen dugu, eragile antolatuen, pertsona anonimoen eta erakundeen artean. Gure lurraldea kirol, ekonomia eta gizarte esparruan aberastuko duten jarduerak sustatzen saiatu behar dugu" adierazi du kirol zuzendariak.
Vanesa Asensio Gipuzkoako Saskibaloi Federazioko lehendakaria oso pozik azaldu da kopa Donostian ospatzen delako eta IDK taldeak emakumeen ohorezko mailako hiru talde onenen aurka jokatzeko aukera izango duelako, eta adierazi du espero duela Gipuzkoako eskubaloi taldeak epe ertain eta luzera ere emaitza onak lortzen jarraitzea.
"Ohore bat da niretzat federazioaren 75. urteurrena horrela ospatzea, eta aldi berean urte hauetan guztietan bertan parte hartu duten guztiei omenaldi bat egitea" adierazi du Asensiok.
Aurkezepenak egin eta gero, zozketa egin da. Perfumerías Avenida-k Vanesa Asensiok atera duen Spar Citylift Gironaren aurkaria izango da. Partidua otsailak 6ean jokatuko da goizeko 12tan. Goizane Álvarez-ek IDK-ren bola atera du Conquero Huelva taldearen aurkaria. Bigarren finalerdia egun berean jokatuko da baina arratsaldeko bostetan.
Ez da aurreneko aldia lehiaketa hori Donostian egiten dena, 1961ean ere hemen egin baitzen. Orduko hartan, Medina Coruña eta Creff Madrid taldeek jokatu zuten finala.
Aurten, IDK Gipuzkoa taldeaz gain (aurreneko aldia izango da lehiaketa honetan parte hartzen duena), Perfumerías Avenida, CB Conquero Huelva Wagen eta Spar Citylift Girona taldeak izango dira. Perfumerías Avenida da titulua irabazteko faboritoa, eta hala balitz, hiru urtez segidan irabaziko luke kopa, aurreko bi urteetan ere berak irabazi baitu. Izan ere, Salamancakoek bost aldiz irabazi dute eta bost aldiz gelditu dira txapeldunorde. Spar Citylift Girona egungo txapeldunak lan asko egin behar izan zuen Kopa irabazteko eta azken jardunaldira arte ez zuen lortu sailkatzea. Orain unerik gozoenean ez badaude ere, lesioak direla eta, jokoan dituzten bi partidak irabaztera aterako dira. Azkenik, CB Conquero Huelva Wagen taldeak bigarren aldiz jokatuko du lehiaketa hau eta zerrenda buru izango da Perfumerías Avenidarekin batera. Iaz, lehen aldiz parte hartu zuenean, bigarren gelditu zen Perfumerías Avenidaren aurka finala galdu ondoren.
Beraz, otsailaren 6an eta 7an, emakumeen saskibaloiko lehiaketarik onena ikusteko aukera izango dugu Donostiako Jose Antonio Gasca kiroldegian.
Sarrerak urtarrilaren 22tik aurrera egongo dira salgai interneten 20, 25 edo 30 eurotan.
1501