POETIKA, gaur egungo poesiaren inguruko zikloa
POETIKA, gaur egungo poesiaren inguruko zikloa
Ostiral honetan, Eli Tolaretxipiren poetaren emanaldia KM-n
Bigarren errezitaldia martxoaren 13an, arratsaldeko 19:30etan, izango da, Koldo Mitxelena Kulturuneko Areto Nagusian Eli Tolaretxipiren poetaren eskutik.
Koldo Mitxelena Kulturunea poesiaren kanpora eta barrura begira jarriko da berriro, POETIKA izeneko egitaraua martxan jartzeko. Hain zuzen, hilean behin, errezitaldiak antolatuko dira KMko Areto Nagusian, euskaraz nahiz gazteleraz, bertako eta kanpoko poeten eskutik, gaur egungo poesiaren arrastoak aurkitzeko. Poeta gonbidatuak bere olerkien irakurraldi librea egingo du, poesia munduan aditua den pertsonaren batek poeta horren aurkezpena egingo du, haren poesia lanari buruzko nondik norakoen azalpena eta hurbilketa kritikoa eginez, eta Musikeneko ikasle bat protagonista izango da ere, eta hainbat musika-pieza interpretatuko ditu. Hiru ardatz nagusi horietan egituratako dira ‘Poetika’ ekimen berriko musika eta poesia ikuskizunak. Emanaldiak programatuko dira, martxoan hasi eta azarora arte (uztailean eta abuztuan izan ezik). Beraz, guztira zazpi emanaldi antolatuko dira.
Ostiral honetan Poetika zikloaren barnean Eli Tolaretxipi izango dugu bere poemak irakurtzen, Jose Luis Padron eta Jon Obeso berari laguntzen eta Musikeneko Noelia Rodriguez klarinetea jotzen. Ekitaldia gazteleraz izango da KMko areto nagusian 19:30ean.
Eli Tolaretxipi (Donostia, 1962) olerkigilea, irakaslea eta itzultzailea da. Olerki liburu hauek idatzi ditu: Amor Muerto / Naturaleza Muerta, Los lazos del número, El especulador, Edgar, eta Incidental. Itzuli ditu, beste idazle batzuen artean, Sylvia Plath, Elizabeth Bishop, Menna Elfyn, Aurelia Arkotxa, Tess Gallagher, Lydia Flemm eta Patti Smith. Bere obra itzulia izan da ingelesera, frantsesera eta italierara.
Olerkigintzan hasi nintzen nire barnean bizitzen nuenak ez zuelako zerikusirik kanpotik bizi nuenarekin. Olerkia zen bi mundu horien artean zegoen puntua, kanpokoari sartzen uzten dion tarte bat eta gero nahasi, hil, animatu eta kanporatzen duena oso modu filtratuan, oso zukututa… Urrun egon nahi dut zaratatik, topikotik, konplazentziatik, sentimendutik, didaktismotik eta saiatzen naiz hautatzen bakarrik olerkiaren bizitzarentzat garrantzitsua dena, bere zentzutik bereizi ezin dena, hain zuzen. Eli Tolaretxipi
Eli Tolarretxipiren olerkigintzak abentura edo arrisku egoera bat sorrarazten du. Beharbada bere ezaugarririk bereziena naturaltasuna da, harriduraren naturaltasun bat. Olvido García Valdés
Jon Obeso (Donostia, 1970) idazlea eta olerkigilea da. Bilbao egunkarirako Poéticas sailaren egilea (gaztelaniaz egiten duten egile euskaldunak). Honako eleberri hauek idatzi ditu: Alimento para moscas (XVII. Lengua de Trapo saria, 2012) eta Lasedades del agua. Bere azken liburua, Invención de la piel izenekoak Blas de Otero – Villa de Bilbao VI. Poesia Saria lortu zuen.
2009