Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro KM-ko Solasak. Ander Izagirre eta Peio Ruiz Cabestany solasean

KM-ko Solasak. Ander Izagirre eta Peio Ruiz Cabestany solasean

Ostegunean 19:00etan Koldo Mitxelenan

2017/06/06

Elkarrizketarik gabe maitasuna ezinezkoa da, jakina da elkarrizketarik gabe hizkuntza hil egiten dela, ito egiten gara, irtenbiderik ez dago, kultura garatzerik ez dago, ideiak lantzerik ez dago elkarrizketarik ez bada, ez da sormenezko testuingururik izaten, ezta elkarrekin hausnartzeko tresnarik ere, elkarrizketarik gabe ez dago etorkizunik! Gizon eta emakume, gizaki egiten gaituen ezaugarririk sendoenetakoa elkarrizketarako dugun gaitasuna da. Funtsezkoa da elkarrizketak iritzi ezberdinen arteko elkarlanean jokatzen duen papera, ikuspuntu ezberdinen errespetuzko kultura sustatzen du, eta batez ere bizitzarako balio du, norekin hitz egin izateak gure bizitzari zentzua eman ahal diola.

Elkarrekin hitz eginez, solaskideek ideia bat nola eszenaratzen duten ikusten dugu. Horregatik, KMk antolatu duen ziklo honetan, bi errealitate agerian jarriko dira kontzeptu beraren eduki eta mugen inguruan.

Beraz, helburua ez da bi aldeek lotutako akordioa lortzea izango, kontrakoa baizik: eztabaida sustatzea, distantzia handitzea eta, galderari galdera, erantzunari erantzuna, arrazoimenari arrazoimena josten, ideien arteko desadostasuna elkarrekin bizitzea.  

Pentsamenduaren txanda da orain, eta nola ari den garatzen ulertu, sentitu eta biziko dugu.

Koordinatzaileak

Jon Obeso eta Jose Luis Padrón

KOLDO MITXELENA KULTURUNEKO ARETO NAGUSIAN

Ekainak 8

19:00etan (euskera eta gaztelera)

Gurpil zulatuak

(liluratuta zegoen gaztea eta lilura eragiten zuen ziklista)

Ander Izagirre – Peio Ruiz Cabestany ­
Moderatzailea: Aitor Elduaien

Umetan liluraz irakurtzen zituen Tintinen komikiak, Jules Verneren nobelak eta Ciclismo a Fondo aldizkariko kronikak. Ander Izagirrerentzat maila berean zeuden narrazio horiek guztiak: zirrara sentitzen zuen heroien abenturekin, munduarekiko jakin-mina pizten zioten, etxetik ateratzeko irrika. Kirolariek, ordea, abantaila bat dute fikziozko pertsonaiekiko: Michel Strogoff, tsarraren mezularia, ez zuen inoiz hondartzan topatu; Peio Ruiz Cabestany, ordea, Anoetako belodromoan azaldu zitzaion, Anderrek zortzi urte zituela, eta askatu ezin zuen gurpila askatu zion, bizikleta amaren autoan sartu ahal izateko.

Logelako posterretan eta gaueko ametsetan zeuden txirrindulari haiek. Zergatik liluratu gintuen, gaztetan, txirrindularitzak, zer osagaiak dauzka jendea liluratzeko. Anderren kasuan harreman oso estua du lilura horrek Cabestanyrekin, baina gero baditu bere alde ilunak, eta heltzen garenean ez gara hain inuxenteak, eta heroiak ez dira hain heroi, batez ere zenbait txirrindulariek garai hartako tratuez eta azpijokoez kontatu dutena irakurri ondoren. Gaztaroan sortutako suhartasuna eta ondorengo desilusioa, helmugatik kilometro gutxira gurpila zulatzea bezala. Cabestanyk berak Historias de un ciclista autobiografikoan, adibidez, arrasto nahikoak ematen ditu ziklismoaren beste aldeaz.

 

 

 

  

1613