Telesailak eta true Crime Generoa Telesailak: Iraultza edo Moda?
Telesailak eta true Crime Generoa Telesailak: Iraultza edo Moda?
Crossover Jaialdiaren Laugarren Eguna
Elías León Siminianik, Helena Tabernak, Justin Websterrek eta Maialen Belokik True Crime generoaren gorakada aztertuko dute mahai-inguru batean
Eztabai egitasmoak “Telesailak: iraultza edo moda?” gaia jorratuko du Convent Garden-en izango den afarian
Bere laugarren jardunaldian Crossover jaialdiak True crime fenomenoari helduko dio, gorakada handia izaten ari den non-fiction generoa. Egungo telesail interesgarrienetako batzuk genero honen eredu dira, The Jinx edo Wild Wild Country bezala.
Kasu errealak aztertzen dituen genero honen eredu azpimarragarriak daude Espainian ere: Helena Tabernaren Nagore filma edo Elías León Siminianiren Lo que la verdad esconde: El caso Asunta eta Justin Websterren Muerte en León telesailak.
Hirurek, Taberna, León Siminiani eta Webster, “True crime: la realidad más oscura” mahai-inguruan hartuko dute parte ostiral honetan, 19:00etan, Koldo Mitxelena Kulturunean. Generoaren hiru ordezkari nagusi biltzen dituen solasaldi hau Maialen Belokik, SIFF-eko zuzendariordeak, gidatuko du.
Mahai-inguruaren ostean, León Siminianik master class bat eskainiko du Tabakalerako zinean, 21:00etan, bertako ikus-entzunezko arduraduna den Víctor Iriartek aurkeztuta. Sarrera librea da eserlekuak bete arte.
Elías León Siminianiren ikus-entzunezko karrera hasieratik egon da telebistari lotuta, El síndrome de Ulises edo Córtate telesailekin, besteren artean. Zinemaren arloan arrakasta nabaria izan du ere: Mapa filmarekin Europako Dokumental Onenaren saria jaso zuen. Iaz ospea lortu zuen denboraldiko telesail arrakastatsuenetako batekin, Lo que la verdad esconde: El caso Asunta.
Telesailen inguruko eztabaida alaia disfrutatu nahi duenak, giro bikainean afaltzen duen bitartean, 21:00etan du hitzordua Convent Garden-en. Eztabai egitasmoak Pintxos & Blogs proiektuaren lekukoa jaso du eta telesailen inguruan “¿Revolución o moda?” saioa antolatu du.
Concepción Cascajosa idazle eta irakasleak (telesailen inguruan Espainiako aditu nagusienetakoa) eta Alberto Rey kritikari eta aditu ezagunak (Asesino en serie blogaren arduraduna) telesailen fenomenoaren sendotasuna aztertuko dute.
Gero eta denbora gehiago pasatzen al dugu telesailak ikusten, bestelako ohitura kulturalen kaltean? Elkarrizketan parte hartzeko “derrigorrezkoa” al da telesailak ikusi eta horiei buruz hitz egitea? Teknologia berriek eta kontsumo modu berriek zaleen fenomenoa errebalorizatu dute, beste oinarrizko elementu bat gehituz: sozializatzea.
Hauek izango dira, besteren artean, Fernando Busca kazetariak gidatuko duen solasaldiaren gaiak.
1367