Tolosaldea, “landa paradisua” Donostiatik 20 minutura besterik ez
Tolosaldea, “landa paradisua” Donostiatik 20 minutura besterik ez
Igandean Boulevard-ean Topic-e behatz txotxongiloak egiteko tailerra eskainiko du eta KUP taldeak saio bat eskainiko du.
Tolosaldea eskualdeak bere eskaintza turistikoa aurkeztuko du “Explore San Sebastian Region” turismo bulegoan
Igandea, urriak 22, turismo bulegoaren aurrean eta 12:00ak eta 14:00ak bitartean, TOPIC, Tolosako Nazioarteko Txotxongilo zentroak, behatz txotxongiloak egiteko tailerra eskainiko du eta “Artoysen unibertsoaren zeharreko bidai bat” aldi baterako erakusketa berria aurkeztuko du. Honetaz gain, Tolosako 49. Abesbatza Lehiaketa gertu den honetan, KUP taldeak 12:30tan, toki berean, saio bat eskainiko du.
Gipuzkoako herri eta baliabideak ezagutzera emateko helburuarekin, Donostiako turismo sektoreari begira baina baita donostiarrei, gipuzkoarrei orokorrean eta Explore San Sebastian Region bulegora gerturatzen diren turistei, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Turismo Sailak “Eskualdeen txokoa” jarri du martxan”. Urriak 19tik 29ra Tolosaldea eskualdearen txanda da eta Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain, Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Villabona eta Zizurkilgo udalerrien eskaintza turistikoa egongo da ikusgai.
Honela, Tolosaldea eskualdeak urriak 19an hasiko du bere presentzia Explore San Sebastian Region bulegoan, Donostia eta Gipuzkoako sektoreari zuzenduriko aurkezpen batekin hasiko da.
Larunbatean, urriak 21, 17:00-20:00 artean eta igandea, urriak 22, 11:00-14:00 artean, Evaristo, Txotitelles konpainiako txotxongiloak udazkeneko ekitaldiak iragarriko ditu. Igandea, urriak 22, turismo bulegoaren aurrean eta 12:00ak eta 14:00ak bitartean, TOPIC, Tolosako Nazioarteko Txotxongilo zentroak, behatz txotxongiloak egiteko tailerra eskainiko du eta “Artoysen unibertsoaren zeharreko bidai bat” aldi baterako erakusketa berria aurkeztuko du. Honetaz gain, Tolosako 49. Abesbatza Lehiaketa gertu den honetan, KUP taldeak 12:30tan, toki berean, saio bat eskainiko du. Aste guztian zehar, Tolosaldeko eskaintzak presentzia nabarmena izango du “Eskualdeen Txokoan”.
Eskualdean nabarmentzekoak diren ekitaldiak ospatzen dira. Ekitaldien agendan, gastronomiaren atalean, Tolosa Goxua urriak 28an, Babarrunaren Festa azaroak 18tik 19ra, eta Txuletaren Festa abenduak 8tik 10ra ditugu. CIT, Tolosako Ekinbide Etxeak, bere 50. Urteurrena ospatzen du aurtengoan eta kulturaren alorrean urte guzti hauetan egindako lanak erreferente dira nazioartean: Tolosako 49. Abesbatza Lehiaketa azaroak 1etik 5era ospatuko da eta Titirijai, Txontxongiloen Nazioareko Jaialdia, azaroaren 28tik abenduaren 3ra izango da Tolosan.
Tolosaldea eskualdea Explore San Sebastian Region turismo bulegoan
Ezagutu itzazu Tolosaldeak gorderik dituen altxor guztiak. Hogeita zortzi udalerriz osatua, Gipuzkoaren bihotzean kokatzen da eta Donostiara iristeko hogei minutu besterik ez dira behar. Aralarko Parke Naturalaren eta Hernioko mendigunearen artean kokatua, egoera estrategiko ezin hobea eta komunikazio sare bikaina du Tolosaldeak. Baserri giroko herri txikiek gozatzeko aukera alde batetik eta hiriburu baten maila duen Tolosak eskaintzen dituen zerbitzu, merkataritza gune eta kultur jarduerak ezagutzeko aukera bestetik. Guzti hori primeran bateratzen da Tolosaldean.
Tolosaldea aspaldidanik dugu gastronomiako ezusteko atseginen bilgune: erretegi onenak; babarrun labeldun aparta; kalitatearekin eta berrikuntzarekin konprometitutako jatetxeak; punta-puntakoenen pareko pintxo-barra duten edaritegiak; eta gozogintzako eskaintza zabala, duen kalitatearengatik ospetsua. Gainera, larunbatero, eskualdeko azokarik garrantzizkoena Tolosan izaten da: barazkiak, gaztak, ogia, perretxiko eta onddoak, produktu ekologikoak...
Naturaz gozatzeko mendi ibilbideak, BTT ibilbideak, korrika egiteko bideak Eusko Herriko Trail Estazioan edo Plazaolako bide berdea, Leitzarango bailara zeharkatzen duena.
Artea eta kultura, Alkizako Urmara museoan bizi daitezke, Koldobika Jauregiren obra ezagutzera ematen duen espazioa, eta altxorrik preziatuena, Topic Museoa, haur eta helduak liluratzen dituen txotxongiloen etxea. Altzoko Handia edo Muskerraren bidea (Bernardo Atxagaren “Obabakoak” obran inspiratzen den ibilbide literarioa), gure historia eta izaerara gerturatzeko bestelako moduak izan daitezke.
2129