Turismo eta teknologia sektoreko hogeita hamar bat profesionalek parte hartuko dute lehenengo ‘Hackathon’ ekitaldian
Turismo eta teknologia sektoreko hogeita hamar bat profesionalek parte hartuko dute lehenengo ‘Hackathon’ ekitaldian
Turismo eta teknologia sektoreko hogeita hamar bat profesionalek parte hartuko dute lehenengo ‘Hackathon’ ekitaldian
Lan-proposamen berritzaile honen helburua turismo sektorearen barruan irtenbide teknologiko berriak bilatzea da.
Turismoa sustatzeko modu berriak bilatzeko berrikuntzaren aldeko apustuaren barruan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Zuzendaritzak “’Gipuzkoa Turismoa Hackathon" izeneko ekimena antolatu du aurreneko aldiz, asteburu honetan Miramon Parke Teknologikoan egingo dena. Azken asteotan, hogeita hamar pertsona inguruk eman dute izena ‘Hackathon’ honetan; horien artean, sektore teknologikoko profesionalak eta ikasleak (aplikazio mugikorren garapena, webguneak, etab.) eta turismo sektoreko profesionalak daude. Lantaldeetan banatuta, ekitaldiaren hasieran parte-hartzaileek landu beharko duten erronka ezagutuko dute. Erronka horrek zerikusia izango du turismoaren mugikortasuna handitzearekin Gipuzkoako lurralde osoko baliabide turistikoetan zehar.
Larunbat eta igande goizean, lantaldeak, sektoreko, Minube enpresako eta Aldundiko profesionalekin batera, taldean arituko dira beren ideiak planteatzen eta garatzen. Ekitaldia igande arratsaldean amaituko da, eta orduan proiektuen aurkezpena egingo da profesionalen epaimahaiaren aurrean. Batzorde hori honako hauek osatzen dute: Marisa Arriola (BIC GIPUZKOAko zuzendaria), Jesus Herrero (TECNALIA), Addaia Arizmendi (OMT), Sabino San Vicente (Euskaltel Fundazioa) eta Miren Elosegui (Hispavista).
Profesional horiek erabakiko dute zein taldek eramango duen 1.500 €-ko lehen saria, 1.000 €-ko bigarren saria eta 3. saria: 500 €. Gainera, sari bereziak egongo dira kategoria espezifikoetan hobekien txertatzen diren ideientzat, eta aditu horiek baloratuko dute ideiaren batek negozio berriak ekar ditzakeen. Hala balitz, erakundearen eta erakunde laguntzaileen laguntza izango dute, ondoren garatzeko. “Etorkizuna Eraikiz-en printzipioekin erabat bat datorren formatua da hau; lankidetza eta esperimentazio espazioak bultzatzea, proiektu eraldatzaileak martxan jarri ahal izateko eta Gipuzkoaren lehiakortasuna eta ongizatea indartzeko hainbat eremutan”, nabarmendu du Iker Goiria Turismo zuzendariak.
Gipuzkoa Turismoa HUBren proiektua
Hackathon hau HUBk sustatutako proiektua da. Gipuzkoa Turismoak iaz jarri zuen martxan, turismoaren sektorea indartzeko eta Gipuzkoako enpresa eta elkarteei ahalik eta potentzial handiena garatzen laguntzeko. Gipuzkoako turismo industria tamainan hazten lagundu nahi dugu, lehiakorragoa eta berritzaileagoa izan dadin, balio erantsia eta kalitatezko enplegua sortzen duena", adierazi du Goiriak. Hilabete hauetan zehar, ehun enpresa baino gehiago atxiki dira eta etengabe parte hartzen dute prestakuntza-jardueretan, topaketa profesionaletan eta, kasu askotan, beren merkataritza-bileretarako eta lantokirako egoitza gisa.
Antolaketa eta ordutegiak
2022ko otsailaren 19a, larunbata
- 9:30 - Akreditazioak jasotzea
- 10:00 - Sarrera hitzaldiak
- 10:30 - Talde dinamikak eta ideia ekaitza
- 11:15 - Garapen-denboraren hasiera ofiziala
- 14:00 - Bazkaltzeko eta indarrak hartzeko geldialdia
- 15:00 - Garapena.
- 21:00 - Itxiera
2022ko otsailaren 20a, igandea
- 10:00 - Garapena.
- 13:30 - Garapen-denboraren itxiera ofiziala
- 14:00 - Bazkaltzeko eta indarrak hartzeko geldialdia
- 15:00 - Taldeen aurkezpenak eta demoak
- 17:00 - Sari banaketa eta ekitaldiaren amaiera
- 17:30 - Itxiera
Informazio gehiago eta izena emateko laguntza.
Hub Gipuzkoa Turismoa
Hubturismoa@gipuzkoa.eus - 943 415 151
1666