Tximist torneoaren 8. edizioak “historia egin duten klubak” eta emakumeen kirolaren erreferenteak biltzen dituen kongresu bat hartuko ditu
Tximist torneoaren 8. edizioak “historia egin duten klubak” eta emakumeen kirolaren erreferenteak biltzen dituen kongresu bat hartuko ditu
Tximist torneoaren 8. edizioak “historia egin duten klubak” eta emakumeen kirolaren erreferenteak biltzen dituen kongresu bat hartuko ditu
Europa osotik etorritako emakumezkoen kirolaren erreferenteak eta jokalariak bilduko dituzte Tximist Cup-ek eta She Leads kongresuak ekainaren 14tik aurrera
Tximist Cup futbol txapelketaren zortzigarren edizioak “mundu mailako futbolaren benetako festa” ekarriko du aurten, Aintzane Encinas Tximist Foundation-eko presidentearen hitzetan. Gaur goizean, Nerea Isasi Berdintasunerako Organoaren zuzendariarekin batera, ekainaren 14tik 22ra Hondarribian jokatuko den txapelketaren eta ekainaren 14an Donostiako Reale Arenan egingo den She Leads nazioarteko kongresuaren xehetasunen berri eman dute. Edizio hau “kapitulu ahaztezin bat” izango da antolatzailearen arabera, “Txapeldunen Ligako historian arrasto ezabaezina utzi duten” kluben parte-hartzearekin. Jokalarien maila altua eta kirolaren munduko emakume liderrak eta erreferenteak bilduko dituen She Leads kongresua dira gaur goizean aurkeztutako edizioaren bi erakargarri nagusiak.
Tximist Cup, Women's Youth League bezala bataiatua, mota honetako Gipuzkoako txapelketa bakarra da eta “erakusten du aitzindari izaten jarraitzen dugula emakumezkoen kirolean”. Encinasek nabarmendu duenez, txapelketak “ikusgarritasuna eta erreferenteak, belaunaldi berrientzako ametsak eta emakume aitzindarien eta jada mito direnen errekonozimendua” sortzen ditu, eta, hala, Berdintasuneko zuzendariak mota honetako maila handiko topaketen “garrantzi handia” azpimarratu du, “kirola bide ezin hobea baita berdintasunaren eta eraldaketa sozialaren aldeko espazioak irabazten jarraitzeko”; eta haren esanetan, “Tximist Cup da horren adibiderik onena, balioak eta nesken ahalduntzea sustatzen dituelako”.
Tximist Cup-ek Olympique de Lyon, FC Barcelona, RB Leipzig, VFL Wolfsburg, Grasshoper Zurich, FC Twente, Deportivo Alavés, WomanGoal, Athletic Club, AFE Selekzioa, Gipuzkoako Selekzioa eta Real Sociedad taldeetako U17 U14 eta Legends kategorietako 1.500 jokalari inguru batuko ditu datorren astean Hondarribiko Hondartza futbol zelaian. Munduko talde onenetako gazteek jokatuko dute Hondarribian, Espainiako Gobernuko Kirol Kontseilu Gorenaren Universo Mujer programak “interes publikokotzat” jo duen ekitaldi honetan. Hori dela eta, Encinasek nabarmendu du “talentu, lehia eta pasiozko parerik gabeko erakustaldia” izango dela.
She Leads kongresua
Gainera, edizio honek luxuzko abiaraztea izango du, Reale Arena estadioan egingo den nazioarteko kongresu baten eskutik. Ekainaren 14an, ostirala, 18:00etan hasiko da, futbolaren munduko 12 emakume liderrek parte hartuko dute, doakoa izango da eta gorrentzako laguntza ere jarriko da. Kongresu honetan mundu osoko emakume liderrak eta futboleko erreferenteak elkartuko dira, hala nola Beatriz Alvarez, F Ligako Presidentea edo
Garbiñe Etxeberria, Realeko Kirol Zuzendaria, besteak beste, Aintzane Encinas, Tximist Fundazioko Presidentea buru dutela. She Leads topagune bat izango da esperientziak partekatzeko eta ezagutza sortzeko, emakumeek kirolean duten zereginari balio emateko.
Informazioa eta emankizunak
Torneoari edo kongresuaren programazioari, partiden ordutegiei eta gainerako xehetasunei buruzko informazio guztia www.tximistfoundation.org webgunean aurki daiteke. Halaber, aurreko edizioetan bezala, partidak streaming bidez emango dira antolakuntzaren webgunean bertan.
1478