Udako koloniak eskola ez dagoen hilabeteentzako aukera ezinhobea
Udako koloniak eskola ez dagoen hilabeteentzako aukera ezinhobea
Txikientzako udarako denbora-pasa
Ikasturtea bukatu eta, udaberria ondoren, hondartzak berriz ere estreinatu eta haur zenbaki nabarmena etxeko lanak gabe eta zereginik gabe utzi eta gero, hainbeste espero izan dugun uda ailegatzen da. Hurrengo hilabeteetarako asmo berezirik gabe eta aurretik denbora libre askokin, helduek oraindik lan egin behar duten bitartean. Baina Gipuzkoako Foru Aldundiak lurraldeko beste foru aldundiekin batera antolatzen dituen udako koloniak, denbora-pasa aproposa izan daiteke etxeko txikientzat.
‘Udalekuak 2016’ Gipuzkoako lurraldeko instituzioak uda honetarako aurkeztu duen proposamena da, dena den, hainbat urte darama proposamen hau eskaintzen naturarekin kontaktuak eta dibertsio, sozializazio eta ikastaldi bide bezala 7 eta 13 urteko umeentzat. Askotariko aukerak daude Gipuzkoan: Hondarribia, Orio, Segura eta Zarautz. Hala ere, euskal foru aldundien artean dagoen funtsa, umeak Euskadiko beste puntu batzuetara desplazatzea onesten du: Lapurketa, Lauaxeta, Lurraska, Urduña, Legasa, Gorliz, La Arboleda, Barria, Zuhatza y Vaderojo, leku aniztasuna.
Koordinazio ona izateko, koloniek zenbait txandatan banatzen dira Uztaila eta Abuztuko hilabeteetan zehar, adina eta egun kopuruen arabera. Beraz, egonaldia aterpetxean 7 eta 10 egun bitartean iraun dezake. Adinari dagokionez, hiru txanda bereizten dira: 7 eta 8 adineko umeak, 9 eta 11 urteen bitarteko umeak eta 12 eta 13 urteetako umeak. Hori dela eta, txanda bakoitzeko jarduerak momentuan umeak dauden aroarekin datoz bat, beste adineko umeei egokitu behar ez izateko. Dena den, jarduerak antzekoak dira txanda batean eta bestean. Izan ere, sozializatzeko eta partaidetza sustatzen duten jolasak dira nagusi: gymkana, ur jokoak, musika kaxa… Prezioa 60€ eta 174€ bitartekoa izan daiteke egun kopurua eta familia bakoitzaren kondizio partikularren arabera. Zentzuzko presioa kontuan izanik egonaldian zehar umearen gastu guztiak ordaintzen dituela: ostatua, garraioa, janaria, materiala, ekintzen paseak…
Gainera, eguraldia alde izan ezkero, kolonia desberdinak tirolina, piraguismo edota arkurekin tiroko jarduerak praktikatzeko asmoa dute. Jon, Zuhatzako kolonietan parte hartu duen mutiko batek, dio bere egonaldiko gauzarik hoberena “praktikatu ditugun kirol guztiak” izan direla.
Bestalde, Kolonia guztietan, Segurako kolonian ezik, bere igerilekua, herriko igerilekua, hondartza edota ibaia dute gertu. Beraz, erraza da neska-mutilak, tenperatura altuak daudenean disfrutatzen jarraitzeko aukera izatea. Hori bai, begiraleen etengabeko arretarekin beti.
1.060 dira Gipuzkoako Foru Aldundiak aurten eskaini dituen lekuak, eta horien %5-a heziketa bereziaren beharren duten neska-mutilentzat gorde dira. Aurtengoa berritasuna Orion eskaini den robotikaren inguruko kolonia izan da. Udako koloniak jolas eta ikaste testuinguruan murgilduta dabilen adibidea. Eta ikastaldiaz hitz eginez, euskal foru aldundi desberdinek eskainitako ia kolonia guztietako begiraleak, haurrak natura eta animalien inguruko ezagupen berriez hesitzea dute helburu, batez ere handiagoak diren umeei. Dena den, kolonia guztietan saiatzen da haurren eta naturaren arteko kontaktua indartzea, hori dela eta, mendira, parke naturaletara eta beste aisia-tokietarako txangoak antolatzen dira.
Eguneroko ekintzei dagokionez, agenda antzekoa da egonaldi guztian zehar: Goizean, esnatu et gero, jantzi, beraien gauzak ordenatu, oheak egin eta gosaldu egiten dute. Gosaria hartu eta gero, egun horietarako prest dituzten jarduerekin, jokoekin edota irteerarekin hasten dira. Eguerdian, bazkaldu ondoren, denbora libre pixka bat daukate deskantsatu, jolastu edota beraien artean harremanetan egoteko. Salbuespenak at, normalean ezin dira beraien logeletara bueltatu. Atseden txiki horren ondoren, jolasen, ekintzen edota igerilekuan, hondartzan edo ibaian egoteko ordua bueltatzen da berriro ere. Arratsaldeko 7ak edo 8ak aldera, haur guztiek beraien logeletara bueltatzen dira dutxa bat hartzera, afarirako presatzeko, baita gau-belarako ere. Ane, Barriako kolonien hirugarren txandan egon den neska batek, gaubelako jokoak hoberenak zirela adierazi du. Eguna aho zapore onarekin bukatzen dirudi...
Agenda honen eginkizun nagusia “umeen arteko komunikazioa eta kooperazioa bultzatzea; taldeak hartu beharreko erabakietan laguntzea; antolaketan laguntzea; jarduerak animatzea eta haietan parte hartzea; arauak jartzea; gatazkak konpontzea; segurtasuna ematea; eta afektibitate nahiz konfiantzazko loturak bideratzea” da hiru aldundiek jarduketa markoan adierazten duten bezala.
Gazte oporraldiak
Gipuzkoako Foru Aldundiak 326 plaza eskaini dizkie ere 14 eta 17 urteen arteko gazteei. Proiektua dagoeneko aurkeztu dudanaren antzekoa da, baina ‘Gazte Oporraldiak 2016’ da bere izena. Oraingo honetan helburua berdina da berriro ere: gazteek dibertitzea, beraien arteko harremana gauzatzea eta naturarekin kontaktuan dauden bitartean sortzen diren bizipenez ikastea. Hala ere, kanpaina honetan, higitze aukera gehiago daude, gazteek Euskaditik atera daitezkeelako. Beraz, leku eskaintzak Alaba zenbait herrietan, Madrilen, Hondarribian, Valentzian, Guadalajaran, Menorcan, Avilan, Caceresen eta Tarragonan daude. Hori dela eta, oporraldiaren prezioa zeozer altuagoa da aurrekoarekin konparatuz: 81€ eta 224€ artean egun kopurua eta familia bakoitzaren egoera partikularra kontuan izanik.
Ekintzak mota desberdinekoak dira berriro ere: kirolekoak, uretakoak, irteera turistikoak, jolasak… Dena den, Alaban antolatzen den “Gazte Rock” kolonia ahalbidetzen du gazteek musika talde baten parte sentitzea, baita mundu horrekin erlazioa duten ekintzetan parte hartzea ere: logotipoa, merchansising-a, ensaioak, argazki sesioak, grabazioak… izugarrizko eromena musika maite dutenentzat. Halaber Zarautzen surf gustuko duten gazteentzako kolonia dago, eta beste bat Hondarribian arte eszenikoei zuzenduta. Lurak Zarautzeko olatu zaleei orientatutako kolonietara joateko aukera izan du ere eta esaten du izugarrizko esperientzia izan dela lagun berriak egin baiditu eta surfaerikoko bere trebetasuna hobetu duelako. Noski ez da behar-beharrezko baldintza gai hauei buruzko aurretiko ezagutza izatea. Dena den, hari diren jardueran gogoak zein pasioa edukitzea ezinbestekoa da.
Azkenik, lehen momentutik, diputazioek zein udaleku bakoitzeko begiraleek familia bakoitzari azaltzen dizkieten gomendioak azpimarratzea komeni da. Alde batetik, haurrek hizkuntzarekin ondo moldatzea ezinbestekoa da. Egonaldian zehar ezin izango dira bisitarik egin egokitze zein gizartekotze prozesua ez apurtzeko. Telefonoaren bitarteko edota korreoaren bitarteko harremana posiblea izango da. Gainera, 12 urte edo gehiagoko umeek sexuaren arabera egongo dira banatuta logeletan beti eta aterpetxearen baldintzek baimentzen badute. Umeek sakelako telefonoa edota bestelako tresna elektronikoak kolonietara ez eramatea gomendatzen dute erakundetik.
Haurrek hiru pertsonetako taldetan gehienez apuntatu daitezke, horrela, lotsatienak lehendabiziko egunen tentsioak apurtzeko onura baita. Dudarik gabe, udako plan erakargarria, dibertigarria eta aldizkakoa.
2510