Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Udalekuek eta Gazte Oporraldiek 1.075 plaza eskaintzen dituzte 7 eta 17 urte bitarteko gazteentzat

Udalekuek eta Gazte Oporraldiek 1.075 plaza eskaintzen dituzte 7 eta 17 urte bitarteko gazteentzat

Udalekuek 728 plaza eskaintzen dituzte 7 eta 13 urte bitarteko haurrentzat eta Gazte Oporraldiek 347 plaza 14 eta 17 urte bitarteko gazteentzat

2021/04/09

Aurten ere, Foru Aldundiko Gazteria Departamentuak Udalekuak 2021 antolatzen du, Gipuzkoako haur eta gazteei zuzendutako programa ludiko-hezitzaileen eskaintza zabalarekin.

Kanpaina honetan 7 eta 13 urte bitarteko 728 haurrek hartuko dute parte, uztailaren 1etik 29ra bitarte, biak barne.

Harkaitz Millán Kultura eta Gazteriako diputatuak gogorarazi duenez, “Gipuzkoako aterpetxeak Udalekuekin itzuliko dira, covidaren aurkako ahaleginaren parte izan ondoren. Gipuzkoako foru aterpetxeak eskuragarri egon dira aparteko behar horietarako. Aurten, gainera, Gipuzkoako Foru Aldundiak plaza itunduak eskainiko ditu udal aterpetxeetan edo ekimen pribatuko aterpetxeetan. Beste bi aldundiekin batera egindako eskaintzaren barruan, Gipuzkoan 728 plaza eskainiko dira. Gainera, Gipuzkoako programak Gazte Oporraldiak eskaintzen ditu; opor-eskaintza horrek 347 plaza gehiago eskaintzen ditu 14 eta 17 urte bitarteko gazteentzat, Espainiako hainbat lekutan”.

Udalekuak

Udako kanpamentuen xede nagusia da haur horiei bizikidetzako gune ludiko bat eskaintzea, beren autonomia pertsonala non sendotu eduki dezaten. Ikuspegi horretatik, Udalekuen kanpaina honek ondoko helburu hauek lortu nahi ditu: Oporraldiez gozatzeko aukera ematea; Autonomia eta bizikidetza bultzatzea; Aisialdi hezitzailea sustatzea; Haurrak natura ingurunera hurbil daitezen ahalbidetzea eta ingurumenaren zaintza sustatzea; Aisialdiko jardueretako komunikazio hizkuntza euskara izan dadin bultzatzea; Ingurune bakoitzeko ohiturak eta kultura baliabideak ezagutaraztea.

16 INSTALAZIO hiru Lurraldeetan

Instalazio hauek jarriko ditu Gipuzkoak Udalekuak 2021ko kanpainarako: Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazte Aterpetxetan: Hondarribiko “Juan Sebastian Elkano” Aterpetxean, Orioko “Txurruka” Aterpetxean eta Zarauzko “Igerain” Aterpetxean;

eta beste hiru instalakuntzatan: Nafarroako Arantzako aterpetxea, IrrisarriLand eta Gipuzkoan Azkoitiko Abaraxka aterpetxea.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, azken urtetan bezala, gipuzkoarrentzat bakarrik diren Udaleku Teknologikoak eskainiko ditu, Hondarribiko Juan Sebastian Elkano aterpetxean egingo dira. Baldintza: Bi txandatan, parte-hartzaile bakoitzak bere ordenagailu eramangarria eraman beharko du.

Gipuzkoan, data hauetan eman ahal izango da izena zozketan parte hartzeko:

Apirilaren 13tik 20ra Gehienez ere hiru parte hartzaileko taldeetan eman ahalko da izena. Plazen zozketa modu publikoan egingo da Gipuzkoan, data honetan: Apirilaren 27an.

Jardueretan parte hartuko duten umeen kopurua ahalik eta handiena izan dadin, lekuak esleitzean lehentasuna emango zaie aurreko urteetako kanpainetan parte hartu ez zutenei.

Hau da kanpaina web orrialdea:

GIPUZKOA: www.gipuzkoa.eus/udalekuak

Gazte Oporraldiak

Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuko, Haur eta Gazteen Zuzendaritza Nagusiak, Gazte Oporraldiak programaren barruan, 347 plaza eskaintzen dizkie, 2021an, 14-17 urte bitarteko gipuzkoar gazteei. Gai jakin batzuen inguruko, aisia eta abenturako jarduerez osatutako egonaldi programa honen helburu nagusia da Gipuzkoako gazteei beren aisialdi-astialdiak modu aberasgarrian igarotzen laguntzea.

Gipuzkoako Foru Aldundiak 20 urte baino gehiago daramatza programa hau eskaintzen, eta Haurren, Nerabeen eta Gazteen Sustapenerako Zerbitzuaren gizarte eta heziketa jardueren udako eskaintzari dagokio, 7-13 urte bitarteko neska-mutilentzako Udalekuak programarekin batera. Urte guzti horietan, 14-17 urte bitarteko 7.800 gazteek baino gehiagok parte hartu dute Gazte Oporraldiak programan.

Aurtengo jarduerak uztailean eta abuztuan egingo dira eta 7, 10 eta 12 eguneko oporraldiak izango dira.

Guztira 13 txanda eskaintzen dira. Hizkuntzari dagokionez, 8 txanda euskaraz  eskainiko dira ( 258 plaza) eta 5 txanda gazteleraz (89 plaza). Guzti horietatik,4 txanda (79 plaza) beste autonomia erkidego batzuekin koordinatuta eskaintzen dira, zehazki,  Extremadura,Gaztela Mantxa, Aragoi eta Gaztela  Leon; baita Nafarroako Foru Komunitatearekin eta Arabako Foru Aldundiarekin ere.

Ekintza asko eta era askotakoak izango dira. Aipagarriak da Nafarroan egingo dugun udaleku ibiltaria Bidarraitik Baztanera edo Bizkaian Urdaibain egingo dugun paduraren ezagutza, edo Gipuzkoan bertan, Orioko aterpetxean egongo diren gazteak belaontzian Donostia eta Pasaiako badian  egingo dituzten txangoak. Aipagarria baita, Aragoiko Pirinioetan  30 neska mutilek izango duten aukera abenturaz gozatzeko, rafting-a, arroila jaitsiera, espeleologia, Via ferrata, eta guztia euskarazko txanda batean.

Ezin ahaztu orain arte egin izan ditugun eta aurten ere egingo ditugun bestelako ekintzak. Sormena eta alderdi artistikoa askatu nahi duten gazteei dagokienez, parte hartu ahal izango dute, alde batetik, musikari lotutako Gasteizko “Gazte Rock” udalekuan, eta Hondarribian arte eszenikoen inguruan eta zehazki antzerkian oinarrituta antolatu diren udalekuetan.

Dena den, txanda guztietan mota ezberdinetako ekintzez osaturiko programazioa izango dute, hau da, ekintza hezitzaileak, aisialdikoak, kirolak, kultur bidaiak eta taldeko ekintzak; eta guztiak harremanak nahiz aberastasun pertsonala lantzeko asmoz burutuko dira.


 

 

 

  

1704