Udazken-neguko “GdM San Sebastián Moda Festival” jaialdiak desfile fisikoak berreskuratzen ditu
Udazken-neguko “GdM San Sebastián Moda Festival” jaialdiak desfile fisikoak berreskuratzen ditu
Sophie et Voilà, Álex Vallejo eta Inge Zubeldiak besteak beste beren bildumak aurkeztuko dituzte San Telmoko desfilean.
San Sebastián Moda Festival berriro ere indarrez sartu da gure agendetan. Lurraldeko kultur ekitaldi handien ildotik, eta udaberri-uda ‘on line’ baten ondoren, Euskadiko moda-industriaren ekitaldi adierazgarrienak leku enblematikoenetako bat berreskuratu du, eta desfileen jardunaldi nagusia San Telmo elizan egingo da. Jaialdi honen XIV. edizioa atipikoa izango da berriro, jarduera fisikoak eta ‘online’ jarduerak konbinatuz, euskal moda ikustarazi eta sustatzeko asmoz.
Laura Chamorro Zinemaldiaren zuzendariak adierazi duenez, “urriaren 22, 23 eta 24an, gure lurraldeak euskal ehungintzaren alderdirik aipagarrienak bateratuko ditu, ‘0 kilometro’ kontzeptua, iraunkortasuna, ekimena, prestakuntza, sormena eta aniztasunaren presentzia nabarmenarekin. Modaren sektorearentzat hain zaila den testuinguru honetan, eskerrak eman nahi dizkiet parte hartzen duten enpresa guztiei eta erakunde publiko eta pribatuei beren inplikazio, indar eta ausardiagatik. Ez dugu errealitatea ukatuko; izan ere, gure industria, kultura-sektore guztiak bezala, azken hamarkadetako unerik zailenetako bat ari da igarotzen, baina jaialdi hibrido bat bultzatzeak aukera emango digu batetik “on line” hitzaldien bitartez moda jasangarriaren arloko nazioarteko hizlari onenen partehartzearekin prestakuntza eta hausnarketa bermatzeko eta bestetik, egoerara egokitutako desfile eta jarduera fisikoekin, zuzeneko sorkuntzak berriro gureartean edukitzeko,, bezeroaren erosketa sustatuz”.
2020/2021eko udazken-neguko Modaren Jaialdi honen ekintzarik erakargarrienetako bat desfile fisikoak izango dira berriro. Laura Chamorrok aurreratu duenez, “desfileen edukiera bere ohiko edukieraren %30era murriztuko da, espazioak birdiseinatu egingo dira, sarbideen kontrola eta kudeaketa zorrotza emango da pilaketak saihesteko eta segurtasun-tarteei eusteko”. Beraz, musukoa nahitaez erabili beharko da. Zuzendariak gaineratu duenez, “urriaren 24an, larunbata, San Telmo museoko elizan zazpi desfile eta ‘fashion shows’ egongo dira, 10:30etik 22:30era. Lehen aldiz, markak ez dituzte espazioak konpartituko eta bildumen aurkezpenak banakakoak izango dira, eta ikuslegoa marketako gonbidatuak eta bezeroak izango dira batez ere. Álex Vallejo Joyeros, Aldabaldetreku, Matsu Studio, Inge Zubeldia, Sophie et Voilà eta Kutxa Kultur desfileak (Akukuna, Amarenak, Eli-TWO, EME by Maialen Porring, Fanny Alonso eta Irurotagoiena diseinatzaileek osatuak) eszenaratze propioa izango dute, sinadura bakoitzaren NANn oinarritua. “Showek” ez dute zerikusirik izango batzuek besteekin, eta hori izango da hain zuze ere edizio desberdin honen magiaren zati handi bat”. Eta gaineratu zuen “aldaketa guztietan bezala, gauza batzuetan irabazi egingo dugu eta besteetan galdu egingo dugu. Egoerara egokitu behar da, eta gai izan behar dugu sektorearen batasuna eta indarra ikustarazteko, merkatuaren egoera konplexua dela jakinda”.
Tytti Thusberg-ek, Kutxa Kultur programako aholkulariak eta jaialdiaren sustatzaile nagusietako batek, azpimarratu zuen “gure fundaziorako funtsezkoa dela Gipuzkoako talentua sustatu eta sorkuntza-industria babestea. Proiketuen garapen ekonomiko eta sortzailean ekintzaileei laguntzea da gure izaeraren arrazoietako bat, eta Gipuzkoako modaren jaialdian parte hartzeak beharrezko ikusgarritasuna eta sustapena ematen dio tokiko ehungintza-industriari. Haientzat, udazken-neguko edizio bakoitza, urte osoan egindako lana aurkezteko, azken bezeroarengana bere bildumekin hurbiltzeko eta sektoreko beste enpresa batzuekin ‘networking’ egiteko aukera da”.
Iraunkortasuna, Moda Jaialdiaren ardatz nagusietako bat
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailak ere San Sebastián Moda Festivaleko jardunaldietako bat bultzatuko du berriro: ‘masterclass’-ak, ‘online’ tailerrak eta hitzaldiak nazioarteko lehen mailako parte-hartzaileekin. Foru diputatuaren hitzetan, José Ignacio Asensio: “Ehungintza industriak onartu behar du ehungintzaren ekoizpen-prozesuek eraldaketa sakona jasan behar dutela, bezero kritikoago eta zorrotzago batetara egokitzeko, kontzientzia sozial eta ingurumenekoarekiko handiago bat duen bezero batetara egokitzeko”. Gaineratu duenez, “Gipuzkoak lau urte daramatza nazio mailan aitzindari den ehungintzaren arloan jasangarritasunaren ildo estrategiko baten lidergo izaten, eta lehen presentzia hasiberri bat zena, gaur egun ‘slow fashion’ hitzaldiak Moda Jaialdi honen ardatz nagusietako bat dira, eta iazko edizioan gure jardunaldia digitalizatzeko pausoa eman genuenetik, ehunka parte-hartzailerekin”.
Gema López, ‘Slow Fashion Next’-en sortzailea; Amanda Johnston, ‘Sustainable Angle’-ren arduraduna; Benjamin Itter, ‘Lebenskleidung’ Lucia de Gustin, ‘Signus’-en laguntzailea; May López, “Empresas por la movilidad Sostenible” foroaren zuzendaria; Borja Cembrero, Naizfiten sortzailea; Rebeca Burguess, ‘Fibershed’-en arduraduna; eta Laurence Ermisse, ‘Refashion’-ena, izango dira urriaren 22ko hitzaldi digitaletan moda jasangarriaren arloan parte hartuko duten nazioarteko aurpegietako batzuk. Hitzaldi horiek guztiak zuzenean eta doan emango dira, ekitaldiaren web orriaren bidez.
Urriaren 23an, eta formatu digitalean, Jose Ignacio Hernández, AEG Lanbide Berrikuntzako Eskolako zuzendaria; Ana Olazabal, AEGko ehungintza-saileko diseinatzaile eta irakaslea; Antonio Pascual Sastre, goi-mailako joskintzako espezialista diseinu esklusiboarekin; Patricia Echevarria, berrikuntzako arduraduna; Kiko Rodríguez, aholkulari pedagogiko eta aditu teknologikoa; eta Coro Saldaña, Accentureko aholkularia izango da I+G+B trebakuntzaren, jasangarritasunaren, diseinuaren eta garapenaren arloko nazioarteko hizlarien kartela osatuko duten tokiko aurpegietako bat.
Jaialdi bat, klik batera
Laura Chamorro moda-jaialdiko zuzendariak ere nabarmendu du garrantzitsua dela ekitaldiko plataforma digitala, urriaren 22ko eta 23ko hitzaldi guztiak jarraitzeko eta urriaren 24an "show" fisikoetatik eta San Telmo elizatik kanpo geratzen den orori iristeko. “Desfileak ‘on line’ emango dira, doan eta zuzenean. GdM San Sebastián Moda Festivalek joan den ekainean estreinatu zuen plataforma erabiliko du berriro ‘online’ ediziorako. Aurkezpenak, desfileak, hitzaldiak, tailerrak, etab. hiru egunetakoak (urriaren 22, 23 eta 24a) zuzenean izango dira, publiko profesionalari eta ez-profesionalari irekita, www.gipuzkoademoda.com helbidearen bidez, eta, ondoren, material hori “nahieran” interesa duen edonoren eskura egongo da.
1632