Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Uhinak kongresuaren aurkezpena

Uhinak kongresuaren aurkezpena

Uhinak 2020: adituek eta erakundeek azaroaren 4an eta 5ean eztabaidatuko dute Ficoban gure itsasertzeko klima-aldaketaren aurkako neurriei buruz

2020/10/28
  • Jose ignacio Asensio Ingurumena diputatua: "Zientzia-, teknologia-, enpresa- eta administrazio-munduko ordezkariak, klima-aldaketak itsasertzean dituen ondorioei buruz hausnartzeko eta eztabaidatzeko bilkura hau edukitzea beharrezkoa da klima aldaketaren eraginei aurre egin eta ezagutza eta irtenbideak garatzeko" 
  • 150 kongresukidek baino gehiagok parte hartuko dutela baieztatu dute
  • Klima-aldaketari eta itsasertzari buruzko kongresuak adituen 11 mintegi eta 40 komunikazio baino gehiago izango ditu.
  • Uhinak formatu hibridoan egingo dira: presentziala eta on line

 Aurten, Ficobako auditorioa telebista-platoa izango da, eta, handik, streaming bidez, Uhinak Klimaren eta Itsasertzaren Aldaketari buruzko Biltzarraren laugarren edizioa egingo da. Covi-19tik eratorritako egungo egoeraren ondorioz, formatua birplanteatu da kongresuaren beraren garapena optimizatzeko eta kongresukideentzako baldintzarik onenetan egitea bermatzeko. Emaitza: kongresu hibridoa, bertaratua txostengileentzat eta birtuala XX kongresukideentzat, parte hartuko dutela baieztatu badute.

Tematikak  eta ponentziak
Uhinak azokan, gonbidatutako adituen 11 mintegi eta 40 komunikazio baino gehiago izango dira. Mintegi horiek lau multzotan egituratuta egongo dira, 2050ean gure itsasertzeko klima-larrialdiak izango dituen erronkak, muturreko itsasertzeko fenomenoetara egokitzeko neurriak, klima-aldaketa eta karbono urdina deritzona arintzeko neurriak, eta gobernantza globala kudeaketa-tresna gisa.

1. multzoan (Larrialdi klimatikoa: gure itsasertza 2050ean), gai hauek jorratuko dira, besteak beste: berokuntza globalak 1.5ºC-tik gora dakartzan arriskuak, IPCCk (Klima Aldaketari buruzko Adituen Gobernu arteko Taldea) ozeanoei eta izaki bizidunei buruz egindako txosten berria, erresilientzia eta giza jardueren, ekosistemen eta haien zerbitzuen eraginak, eta agertoki paleoklimatikoak.

2. multzoa muturreko gertaerei eta egokitze-neurriei buruzkoa da, eta gai hauek jorratuko ditu: muturreko olatuak, ekaitzak, meteorologia-mareak, uholdeak, izurriteak, bero-boladak, arriskuaren kudeaketa, klima-aldaketak muturreko gertaerei egiten dien ekarpena ebaluatzeko erronkak, behatoki klimatikoen sareak eta jarraipenerako tresna berritzaileak, hondartzetako, portuetako, azpiegitura kritikoetako eta hiriguneetako efektu eta kalteak, zaurgarritasuna, itsasertzaren esposizioa, jarduerak eta egokitz

3. multzoan, “Karbono urdina eta klima-aldaketa arintzea” izenburupean, ozeanoetako eta kostaldeko ekosistemek (karbono urdina deiturikoa) hartutako karbonoaren garrantzia aztertuko da, besteak beste, arintze globalean, ekonomia urdinaren deskarbonizazioan, ekonomia zirkularrean, ebaluazio ekonomikoetan eta itsasertzeko klima-aldaketa arintzean.

Azkenik, gobernantzari eta kudeaketa-tresnei buruzko 4. multzoan, adituek gai hauei buruz eztabaidatuko dute: kostaldeko eremuen kudeaketa integratua eta itsasoko plangintza espaziala, kudeaketa ekosistemikoa eta naturan oinarritutako irtenbideak, alerta goiztiarrentzako eta erabakiak hartzeko tresnak, kostaldeko klimaren aldeko ekintza-planak eta -programak, eta komunikazioa, pertzepzioa eta herritarren parte-hartzea.

Foru Aldundiko Ingurumen Sailak hiru parte-hartze izango ditu Uhinak-en:

1.Azaroaren 4an, 13.05etatik 13.25ra, Dorleta Orue Echeverríak, Naturklima Fundazioko teknikariak, “Gipuzkoako Ozeanoak Behatu eta Zaintzeko Sistemari” buruzko hitzaldia emango du.

Klima-2050,  Klima Aldaketaren Aurkako Gipuzkoako Estrategiaren lehentasunezko helburuak dira klima-aldaketak lurraldean duen eraginaren jarraipena eta zaintza egitea, bereziki itsasoaren batez besteko mailaren bilakaera, itsasaldeko klima eta kostaldeko arriskuak, bai eta egokitzapen-neurriak sustatzea ere.

Gipuzkoako Itsasertzeko Klima Aldaketaren Behatokiaren helburua Estrategia indartzea eta babestea da, tokiko eta eskualdeko kostaldeko sistemari buruzko datuak eta ezagutza aurreratua zabalduz eta hauek klima-aldaketa globalaren testuinguruan duten bilakaera hedatuz.

2.Gabriel López Martinek, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiko teknikariak, azaroaren 4an, 16:15etan, Gipuzkoako Itsasertzeko Bideometria Sareari buruzko hitzaldia emango du. Bideometria Sarea gure itsasertza monitorizatzeko sarea da, eta 12 estazio ditu —9 Foru Aldundiak instalatuak, eta beste 3 Zarauzko eta Donostiako udalek—, eta Gipuzkoako Klima Aldaketaren aurkako Estrategiari erantzuten dio. Estazio horiek lortu dute klima bariablea hondartzen kudeaketan sartzea, eta, hareatzen segimendu morfologikoaren bidez, itsas mailaren igoeraren ondorioak ebaluatzeko informazioa ematen dute. Sare horrek, gainera, bere datuak eta analisiak eskaintzen dizkio Naturklimako Klima Aldaketaren Behatokiari.

3. Bi ponentzia horiez gain, azaroaren 5ean, 15:00etan, Naturklimako zuzendari tekniko Xabier Estebanek “Gobernantza eta kudeaketa-tresnak” blokeko moderatzailea  izango da. Atal honetan, adituek gai hauei buruz eztabaidatuko dute: kostaldeen kudeaketa integratua eta itsas espazioaren planifikazioa, kudeaketa ekosistemikoa eta naturan oinarritutako irtenbideak, alerta goiztiarretarako eta erabakiak hartzeko tresnak, itsasertzeko klimaren aldeko ekintza-planak eta -programak, eta komunikazioa, pertzepzioa eta herritarren parte-hartzea.

  

1605