EZNTeko 15 hizlari gonbidatu bertaratu dira Gipuzkoako enpresetara, lurraldean ekonomia zirkularrean arrakasta izan duten kasuak bertatik bertara ezagutzeko
EZNTeko 15 hizlari gonbidatu bertaratu dira Gipuzkoako enpresetara, lurraldean ekonomia zirkularrean arrakasta izan duten kasuak bertatik bertara ezagutzeko
EZNTeko 15 hizlari gonbidatu bertaratu dira Gipuzkoako enpresetara, lurraldean ekonomia zirkularrean arrakasta izan duten kasuak bertatik bertara ezagutzeko
Hirugarren jardunaldi honetan, Topaketako nazioarteko hizlarien hamabostaldi batek bisitak egin dizkie ‹GK Recycling› Gipuzkoako Birziklatze Klusterreko 3 kideri.
Mónica Pedreira Ingurumeneko zuzendaria hamabost hizlari gonbidatuekin batera izan da, eta nabarmendu du ekonomia zirkularra dela Gipuzkoak dituen ingurumen- eta gizarte-erronkei erantzutea ahalbidetzen duen palanka nagusietako bat.
Gaur egun, Gipuzkoan ekonomia zirkularra birziklatze-kluster batekin finkatzen da, GK Recycling klusterrarekin. Kluster horrek ehun erakunde biltzen ditu, guztira 6.500 enplegu eta 1.400 milioi euroko fakturazioa dituztenak, hau da, Gipuzkoako BPGaren % 6.
Kursaalen egun hauetan egin den Ekonomia Zirkularraren Nazioarteko V. Topaketaren hirugarren jardunaldian, nazioarteko 15 hizlarik GK Recycling Gipuzkoako Birziklatze Klusterreko 3 kide bisitatu dituzte, lurraldean izandako arrakasta-kasuak eta ekonomia zirkularreko prozesuetan izandako aurrerapenak bertatik bertara ezagutzeko: Fabrika, enpresen kultura eraldatzeko errendimendu handiko zentro berria; Ceit-IK4 teknologia zentroa; eta Balab Factory, gizartean berrikuntzaren, jasangarritasunaren eta ekonomia zirkularraren arloan eragiteko proiektuen laborategi eta faktoria.
Mónica Pedreira Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko zuzendaria ere izan da bisitan hauekin batera: Ladeja Godina, Veronica Bates, Alenka Soršak, Beatriz de Diego, Alejandro Navazas, Amaia Ortiz de Elgea, Denis Ugalde, José María de Juan Alonso, Benito García Carril, Mónica Chao, Isabel López Ribadulla, Ana Peña, Iñigo Gutiérrez, Nicola Cerantola eta Maitane Alonso.
Ekonomia Zirkularraren topaketak garrantzi berezia hartzen jarraitzen du urtez urte; izan ere, oraingoan, mundu osoko 10 herrialdetako 550 enpresak, gizarte-eragilek eta herritarrek jarraitu eta parte hartu dute Kongresuan. Horri dagokionez, Mónica Pedreira Ingurumeneko zuzendariak azpimarratu du: «ekonomia zirkularraren irizpideak aplikatzeak aukerak eta enplegua ematen dizkigu sektore guztien eraldaketetan. Digitalizazioarekin bere garaian gertatu zen bezala, klima-erronka, deskarbonizazioa eta ekonomia zirkularra dira orainaldian enplegu-iturri eta etorkizunerako aukera nagusiak. Tokiko enplegua, berdea eta kalitatezkoa, etorkizunean beren ongizatea bermatzeko gazteek merezi duten enplegua».
Mónica Pedreira Ingurumeneko zuzendariaren ustez, «ekonomia zirkularra palanka nagusietako bat da ahalbidetzen duena Gipuzkoak dituen ingurumen eta gizarte erronkei erantzutea». Gaur egun, Ingurumen Departamentuak Naturklimarekin lankidetzan egindako diagnostiko-tresnari esker, Gipuzkoak ekonomia zirkularrak lurraldean duen eraginaren erradiografia zehatza du. Tresna horrekin egindako diagnostikoak adierazten duenez, Gipuzkoako ehun enpresa baino gehiago biltzen dituzten GK Recycling klusterreko enpresetan, ekonomia zirkularrak 6.500 lanpostu eta 1.400 milioi euroko fakturazioa du, Gipuzkoako BPGaren % 6.
Enpresetara bisitak
Fabrika
Fabrika errendimendu handiko zentro berria da, Donostian berriki inauguratu den erakundeen kultura-trantsiziorako. Pertsonak erdian kokatzen dituen zentroa da, merkatu berriak ezagutzeko bidea eta ekoizteko modu berriak ezartzen dituena, irizpide iraunkorragoak eta solidarioagoak erabiliz. Gure lurraldeko gizarte-kapitala sustatzeko tresna.
Ceit-IK4
Ceit irabazi asmorik gabeko zentro teknologiko bat da, Nafarroako Unibertsitatearen ekimenez sortua 1982an, eta bere zeregin nagusia ikerketa-proiektu industrialak gauzatzea da, enpresetako I+G departamentuekin lankidetza estuan.
Ingurumenaren arloan, beste lan askoren artean, honako hauek egiten dituzte: hondakin organikoak kudeatu eta balorizatu, konposatuak prozesu fisiko-kimikoen bidez berreskuratu, industriako ur-zirkuituak optimizatu, elikagaien industriarako biosentsoreak, kutsatzaile berriak, hondakin-uren tratamendua, ibaietako uraren kalitatearen simulazioa eta analisia, uraren sektoreko soluzio digitalak, uren eta hondakinen tratamendurako aholkularitza aurreratua.
Balab Factory
Ekimen hau 2020an sortu zen Donostian, Berrikuntza Jasangarri Aplikatuko 3D laborategi gisa. AEG Berrikuntza Profesionalen Eskolaren eta Donostiako Karmelo-Scientia Schoolen Spin-off bat da. Era berean, espazio berritzailea, ideien laborategia eta proiektuen azeleratzailea da, eta helburu du berrikuntzan, jasangarritasunean eta ekonomia zirkularrean eragina izango duten proiektuak sustatzea eta bultzatzea. AEG Berrikuntza Profesionalen Eskolaren barruan jaio zen, eta, gainera, prestakuntza- eta pedagogia-bokazio oso handia du, betiere profesional berrien konpetentzietan txertatzeko jasangarritasuneko eta zirkulartasuneko irizpide berriak.
2636