Untzi Museoak Ricardo Ugarteren obran itsasoaren garrantzia nabarmendu nahi du
Untzi Museoak Ricardo Ugarteren obran itsasoaren garrantzia nabarmendu nahi du
Erakusketan itsasoari lotutako eskulturak eta obra grafikoak ikus daitezke
Erakusketan itsasoari lotutako eskulturak eta obra grafikoak ikus daitezke: mutiloia, aingurak, txopa gazteluak, brankak, belak, etab.
“RICARDO UGARTE DE ZUBIARRAIN. Itsasbide eskultorikoa” erakusketarekin batera argaitaratu den liburuak, itsas gaietako obrak jasotzen ditu eta baita artista beraren kontaketa ere.
ITSASOA, unibertso alegoriko aberats baten gisan, beti egon izan da presente Ricardo Ugarteren obran. Erakusketa honetan, eskultura eta obra grafikoen bidez, Pasaiako eskultoreak kontakizun bat osatzen du askotariko itsas elementuekin: mutiloiak, aingurak, txopa gazteluak, brankak, belak, etab. Bilduma honetan, espresioaren soiltasuna gailentzen da, sintesian eta neurritasunean oinarritutako sorkuntza prozesuaren emaitza gisa. Joera hori landu izan du artistak bere ibilbidean osoan, hainbat diziplinatan.
Proiektu honetan Kutxa Fundazioaren laguntza izan dugu, eta erakunde honekin kultura dinamizazio jarduerak antolatuko ditugu Donostia Ezagutu egitasmoaren barruan.
Ricardo Ugarte de Zubiarrain
1942an jaio zen Pasai San Pedron, Gipuzkoako kostaldean. Donostiako Arte eta Lanbide Eskolan ikasi zuen, eta Camps akademian jarraitu zuen ikasten, ondoren. Hainbat arte diziplina landu izan ditu bere ibilbidean, hala nola marrazketa, grabatua, argazkilaritza eta poesia, baina haren arte espresio nagusia eskultura abstraktua da. Eskulturaren Euskal Eskolako kide da Jorge Oteizarekin, Eduardo Txillidarekin, Nestor Basterretxearekin eta Remigio Mendibururekin batera. Metala landu izan du, batik bat burdina eta altzairua; biak ala biak teknikoki ongi aski ezagutzen dituen materialak dira.
Artistaren kontaketa
“Itsasbide eskultorikoa” Ricardo Ugarte de Zubiarrain artistari eta bere ibilbide artistikoan itsasoak beti izan duen garrantziari eskainitako proiektua da. Erakusketan zehar artistaren lekukotasun pertsonalak jasotzen dituen ikus-entzunezkoa ikusi ahal izango da; bertan hainbat gai jorratzen ditu: bere bizi-esperientzia, bere prozesu sortzailea eta landu dituen diziplina desberdinak, besteak beste. Bideo hau espreski grabatu da erakusketa honetarako.
Eskulturak kalean
Ricardo Ugarterentzat eskulturak kalean egotea funtsezkoa da, publikoarekin zuzeneko hartu-emanean. Untzi Museoko erakusketarekin batera, bi eskultura handi jarri dira Donostiako portuan: “La proa del silencio” (altzairua, 3 m. altuera), Nautiko aldeko portuko sarreran dago, eta “Se yergue sobre el paisaje” (altzairua, 2 m. altuera) Museoko kanpokaldean.
Argitalpena
Erakusketarekin batera izen bereko liburua aurketuko da. Liburuan hainbat egilek hartzen dute parte. Julia Otxoa Garcíak eta Mª Soledad Álvarezek Ricardo Ugarte de Zubiarraini eta bere obrari buruzko testuak sinatzen dituzte, itsasoarekiko duen erakarpenean eta bere itsas imaginario aberatsarengan arreta deituaz, altzairuan sortutako mutiloi, aingura, txopa gaztelu eta branka eskultura-multzoen inspirazio-iturriak.
Argitalpena oso bisuala da, eta erakusketan honetan zein kalean dituen eskulturen argazkiak biltzen ditu.
Liburuak ere artistaren beste obra batzuk ere jasotzen ditu, esate baterako, artisau paperean egindako lan grafikoak eta itsas gaietako olerkiak.
1601