Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Urnietako eraso sexista gaitzetsi du Aldundiak

Urnietako eraso sexista gaitzetsi du Aldundiak

Emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean erantzun publikoa emateko Gipuzkoako protokolo instituzionalari jarraituz, Foru Aldundiak bat egiten du Urnietako Udalak erasoa gaitzesteko argitaratu duen adierazpenarekin .

2021/05/21

Urnietan joan den asteazkeneko ordu txikietan emakume batek eta haren adingabeko semeak jasandako eraso matxistaren aurrean –28 urteko gizon bat atxilotua izan da eraso horien autore gisa– Gipuzkoako Foru Aldundiak gaitzespen irmoena azaldu nahi du gertaera honen aurrean eta bere laguntza eta babesa adierazi nahi die erasoa pairatu duten pertsonei, nahiz haren gertuko lagun eta senitartekoei.

Emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean erantzun publikoa emateko Gipuzkoako protokolo instituzionalari jarraituz, Foru Aldundiak bat egiten du Urnietako Udalak erasoa gaitzesteko argitaratu duen adierazpenarekin eta ohartarazi nahi du halako gertaeren oinarrian egiturazko arazo bat dagoela, gizon eta emakumeen berdintasun falta, alegia, emakumeak kontrolpean eta mendean izan nahi dituzten jarrera eta ideia matxistak.

Gizon eta emakumeen berdintasuna, pertsonen integritate fisikoa eta duintasuna eskubide urraezinak dira, eta eskubide horien aurka doazen jarrerak erabat gaitzesgarriak dira, ez dute lekurik gure gizartean. Hori dela eta, Foru Aldundiak berretsi egiten du gizarte eta erakunde guztion konpromiso aktiboari eusteko beharra, halako eraso sexista eta matxistei aurre egiteko garaian.

  

1520