Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Urriaren 6an Ordiziako Gaztaren VIII. Biltzarra ospatuko da

Urriaren 6an Ordiziako Gaztaren VIII. Biltzarra ospatuko da

Aldundiaren babesa duen biltzar honen helburua, artzaintzak biodibertsitatean, gastronomian eta ekonomian duen garrantzia ezagutaraztea da.

2023/10/02
Gaztaren kongresua

Gaur aurkeztu da Gipuzkoako Foru Aldundian, Ordiziako Gaztaren VIII. Biltzarra. Bilkura, hilaren 6an izango da Barrena jauregiko pleno aretoan. Prentsaurrekoan, GFAko Nekazaritzako eta Lurralde Orekako zuzendaria, Arantxa Ariztimuño, Idiazabal Gaztaren Kofradiako Manolo Iturrioz, Adur Ezenarro Ordiziako alkatea, eta Itziar Alkorta EHUko Udako Ikastaroen Zuzendaria izan dira.

 

Biltzarra UPV/EHUren Udako Ikastaroen parte da, eta honen egituraren ardatza da Idiazabal Gaztari lotutako sektore osoa baliaraztea, eta artzaintzak gure herriko gastronomia, kontserbazioan, biodibertsitatean eta ekonomian duen garrantzia goraipatzea. Horretarako, euskarri sozioekonomikotan oinarritzen diren lau saio antolatu dira: hiru hitzaldi eta solasaldi bat. Hainbat gai landuko dira, hala nola, gaztari aplikatutako biokimika, ozonoaren aplikazioa gaztagintzan eta artzaintzak klima aldaketan duen eragina. Hizlarien artean, Salamancako Unibertsitatetik Biologian Doktorea den Gerardo Moreno, elikaduraren eta gastronomiaren munduan aditua den Mikel Zeberio eta Gandiako Ozono Technology enpresako gerentea Rafael Camarena izango dira.

 

Arantxa Ariztimuñok mota honetako ekimenen garrantzia azaldu du “ezinbestekoak dira artzainen lana gizartearen aurrean bistaratzeko. Kalitatezko gazta ekoizteaz gain, Gipuzkoako berdeguneak zaintzen baitituzte. Klima aldaketaren aurkako borrokan lehen sektoreak garrantzi berezia hartzen du, artzaintzan egiten den transhumantzia, esate baterako, oso garrantzitsua da gure planetaren berotze-orokorrari aurre egiteko. Aldunditik, lehen sektore bizi eta aurreratu baten aldeko ahaleginari eutsiko diogu, baserritarrekin eta sektoreko eragileekin lankidetzan, tokiko elikagaien ekoizpena indartuz eta elikadura jasangarria sustatuz”.

  

1929