Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Venezuelar diasporako kideekin batzartu da Foru Aldundia

Venezuelar diasporako kideekin batzartu da Foru Aldundia

Latinoamerikar herrialdeak bizi duen egoera politiko eta sozial gogorra dela eta, kezka azaldu diote Imanol Lasa foru bozeramaileari

Foru Aldundiko bozeramaile Imanol Lasak harrera egin die gaur Gipuzkoako venezuelar diasporako ordezkariei. Latinoamerikako herrialdeak bizi duen egoera politiko eta sozial gogorraren berri eman diote bileran. Gipuzkoako Venezuelar Elkarteko –Asovengui- kideekin batzartu da, hain zuzen: Beatriz Peña lehendakariarekin, Ana Rodriguezekin eta Napoleón Figueroarekin. Bilera bukatzerakoan, Lasak azpimarratu du premiazkoa dela Venezuelak bizi duen gatazka okerrera egin dezan saihestea, eta “sen ona” dela horretarako gakoa. Gobernuari dei egin dio erantzukizunez joka dezan, preso politikoen askapena, hauteskundeak egitea, eta gehien behar dutenentzat laguntza humanitarioaren banaketa ahalbidetu ditzan.

“Gaur egungo enfrentamentua era baketsuan konpontzeko modu bakarra da botereen banaketa benetakoa eta eraginkorra bermatzea, printzipio demokratikoak errespetatzea, eta elkarlanean aritzea erakundeek eta gizarte zibilak, krispazioa eta tentsioa gutxituz, indarkeriak gora egiten jarrai ez dezan. Era berean, Gobernuak berme demokratikoak eskaini eta Konstituzioan jasotako giza eskubideak eta oinarrizko askatasunak errespetatu behar ditu. Ardura hori ekidinezina eta atzeraezina da”.

Bozeramailearen arabera, baldintza horien gainean soilik “berreskuratu ahal izango ditu Venezuelak hainbeste behar dituen egonkortasun ekonomikoa eta soziala. Ezin dugu ahaztu Gipuzkoarekin eta Euskadirekin harreman estua duela, lotura historiko, politiko eta pertsonalen bitartez”. Hori dela eta, babesa azaldu dio venezuelarrei, eta bertan bizi edo familia eta lagunak dituzten gipuzkoar guztiei.

  

1428