Bestea Naiz erakusketak migrazioaren errealitatea esploratzen du gako politiko eta poetikoan
Bestea Naiz erakusketak migrazioaren errealitatea esploratzen du gako politiko eta poetikoan
Ekintza paraleloak ere antolatu dira.
Bestea Naiz/El otro soy yo erakusketak migrazioaren errealitatea esploratzen du gako politiko eta poetikoan
Denis Itxaso: «artean barrena, hausnarketa bat proposatzen da ulermen gabeziak sortzen dituen gatazkaz eta minaz. Izan ere, ulermen gabezi horrek, une jakin batean, ez digu geureganatzen uzten guztioi, modu oso eta kontziente batean, gu beste gu-ren parte garela».
Hamalau artistak Gipuzkoako errealitate globalari eta memoria historikoari helduko diote beren proiektuen bidez. Aldi berean, lantegiak, mahai-inguruak, liburu aurkezpenak eta hitzaldiak antolatuko dira, Sami Näir filosofoak emango duena, adibidez.
Denis Itxaso Kultura diputatuak Bestea naiz/El otro soy yo erakusketa aurkeztu du Alicia Chillida erakusketaren komisarioarekin, Consuelo Rumí Migrazioetako estatu idazkariarekin eta Rogelio López Cuenca, Juan Ugalde eta Eugenio Dittborn artistekin batera. Erakusketa urtarrilaren 12ra arte egongo da zabalik, eta, aldi berean, zenbait jarduera antolatu dira: lantegian, mahai-inguruak, hitzaldiak eta gaiarekin zerikusia duten liburuen aurkezpenak.
Erakusketa hau partikularraren eta unibertsalaren artean dabil, eta Gipuzkoaren eboluzio modernoari begiratzen dio 1950-1970 alditik, orduan hasi baitzen migrazio mugimendu handia,
lurraldearen egitura soziala eta osaera etnikoa aldatu zuena
Lara Almarcegui (Zaragoza, 1972), Ángel Bados (Olazagutia, 1945), Hannah Collins (Londres, 1956), Eugenio Dittborn (Santiago de Chile, 1942), Iñaki Garmendia (Ordizia, 1972), Housseinou Gassama (Senegal c.1980), Rogelio López Cuenca (Málaga, 1959), Cristina Lucas (Jaén, 1973), Antoni Muntadas (Bartzelona, 1942), Itziar Okariz (Donostia, 1965), Fernando Sánchez Castillo (Madril, 1970), Juan Ugalde (Bilbao, 1958), Apichatpong Weerasethakul (Tailandia, 1970), Franz West (Viena, 1947-2012).
Horiek proiektua errealitate globalera eta Gipuzkoako memoria historikora ainguratzen dute.
Denis Itxasok esan duenez, erakusketak aintzat hartzen du 1950tik egundaino Gipuzkoan izan den substratu sozio-politikoa. «Artean barrena, hausnarketa bat proposatzen da ulermen gabeziak sortzen dituen gatazkez eta minaz. izan ere, ulermen gabezi horrek, une jakin batean, ez digu geureganatzen uzten guztioi, modu oso eta kontziente batean, gu beste gu-ren parte garela».
Itxasoren esanetan, 50., 60. eta 70. hamarkadetako etorkinek prozesu bat bizi izan zuten, beste izatetik gu izatera. «Gaur egun, Gipuzkoako herritarren % 50ek, gutxi gorabehera, jatorria Euskal Herritik kanpo dute, eta horrek gure errealitate kultural, sozial eta ekonomikoa baldintzatzen du. Egungo gu horrek ulertu eta bere egiten ditu komunitate horiek urte hauetan zehar egindako ekarpenak. Horiek gabe, Gipuzkoa ez litzateke izango egun ezagutzen dugun bezalakoa».
Prozesu horretan arantzak ere izan ziren; beraz, «komeni da, testuinguru egoki batean, fenomeno horren aurrean izan dugun jarrera aztertzea. Izan ere, migrazioen gaia oso indarrean dago oraintxe, eta eztabaida sozial handia eragiten du, eta gu ez gaude eztabaida horretatik kanpo».
Erakusketa
Erakusketa honetako artistek migrazioaren auziari modu zuzen eta tangentzialean heltzen diote, maiz azpi-testu bat bezala harengandik sortzen diren beste alderdi batzuekin lotuta, hots, itzulpen kultura, aurrerapenaren kritika, bidaia, objektuaren eta materiaren migrazioa, artea eta ez-artea, mugaren alde bietako ahotsak, ahots femenino salataria, turismoa, kontra-monumentua, bazterkeria arraza, adina edo generoa dela eta… Erakusketaren ibilbideak argudio bat marrazten du, ibilaldi bat, ikusleak trazatu behar duena irakurria/atzemana izateko.
Prozesuan egingo den lan batek lantegi/erakusketan partaide guztien inplikazio zuzena eskatuko du. Proposamen honek beste bertsio batzuk izan ditu aurretik, beti hiri jakin eta espazio zehatz batzuek piztutako tentsio zelai batek definitu dituenak.
Bruno Latourren amankomunaren ideiatik abiatuta ezarritako ordena berri bat berriz formalizatu nahian, proiektuarekin batera datorren argitalpenak –Agar Ledoren eta Mónica Maneiroren lankidetzarekin editatua, eta Lanzagorta estudio grafikoak diseinatua– aztertzen du bestetasunaren auzia eta ni etnozentriko eta antropozentrikoa gainditzeko aukera. Modesta di Paola Artearen historiaren doktoreak (Palermoko Kultura eta Gizarte Saila) Kosmopolitikatik heltzen dio gaiari; Michael Marder Filosofia doktoreak (New York School for Social Research, EHUri lotua) Botanikatik; edo Idoia Arte historialariak (Madrileko Konplutenseko doktoregaia), Post azterketatik.
Proiektua K6k ekoiztu du, Mayi Setiénen zuzendaritzapean Mariana Rotaecheren lankidetzarekin. Muntaiaren zuzendaritzaz Diana Gorostidi&Ana Sistiaga arkitektura estudioa arduratu da. Menina enpresak egin du muntaia, Jonan Basterretxearen eta Idoia Seijoren zuzendaritzapean. Eta obren instalazioen erreportajea katalogoan Idoia Unzurrunzaga argazkariak egin du.
Garai dilatatu bat, espazio partekatu bat irakurketaz eta ikusizko markoaz harago doana, esperientzia komun baten sortzailea.
Ekintza paraleloak
Taillerra
“Nowhere/Hemen/Orain”
Rogelio López Cuenca
Urriak 22-26ra
Azaroak 12-16ra
Ordutegia - 17-20h
Urriak 22 - 22 de octubre. 11.30h KMK
Ramon Rubial Fundazioa
Liburuaren aurkezpena
Barne-migrazioak eta horiek Gipuzkoari egin zioten ekarpena. 1950-1975
Denis Itxaso, Imanol Zubero, Luis Castells eta Eider Garaizabal
Urriak 26 - 19 etan. KMK
Liburuaren aurkezpena -
15:00etan
Mamaoudu Dia. Migratzaile eta ekintzaile mundu hobeagoa eraikitzeko
Azaroak 6. KMK.. 19 etan
Hitzaldia El otro en tela de juicio. La percepción de los refugiados
Sami Näir. Zientzialari politikoa, filosofo eta soziologo migrazio mugimenduetako aditua
Azaroak 15 - KM…19etan
Mahai ingurua- Mesa redonda: CEAR, Gurutze Gorria eta Gehitu
Urtarrilak 8 -. 19etan. KMK
Hitaldia -
El mundo que nos viene: migraciones masivas
Manuel Escudero.
Espainiako enbaxadorea LGEE. Lankidetza eta Garapen Ekonomikorako Erakundean
Urtarrilak 11- KMK…19etan
Hitzaldia -
Todos somos migrantes: por una movilidad humana al servicio de todos
Gonzalo Fanjul. Ikertzailea eta pobreziaren aurkako ekintzailea
2012