Yuwa taldeko neskak hartu ditu Markel Olano diputatu nagusiak
Yuwa taldeko neskak hartu ditu Markel Olano diputatu nagusiak
Diputatu nagusiak neskatoekin hitz egiteko aukera izan du eta lehen eskutik ezagutu berdintasunaren alde egiten duten lana
Yuwa taldeko neskak hartu ditu gaur Gipuzkoako Diputatu Nagusi Markel Olanok eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Organoko zuzendari Miren Elgarrestak. 12 eta 14 urte bitarteko 18 futbolari DonostiCup txapelketan parte hartzen ari dira eta, lehiaketa honen 25 urteko historian lehendabiziko aldia da talde bat bigarren aldiz gonbidatua izaten dela. Yuwak futbola lanabes modura erabiltzen du Indiako Jharkhandako landa eremuetako neskatoen ahalduntzea bideratzeko eta beraien etorkizunaren kontrola emateko.
Diputatu Nagusiak bere babesa eta miresmena erakutsi dio 2008an 12 neskatorekin hasi eta gaur egun 4 eta 18 urte bitarteko 300 neska baino gehiagorekin lan egiten duen elkarte honi. “Kirolaren bitartez, Yuwan gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren alde borrokatzen ari zarete eta, guretzat, ohore handia da zuek gure artean izatea. Asko daukagu zuengandik ikasteko”, gehitu du Markel Olanok.
Duela hiru urte, 2013an, neska hauek DonostiaCupen parte hartu zutenetik, beraien herrialdean neskato eta emakumeentzat ikur bilakatu dira. Bakardadearen, analfabetismoaren eta umeen ezkontzaren aurkako borrokan eredu dira Yuwako neskak.
Elkarteak ingelesa, matematikak eta bizitzarako trebetasunen garapena irakasten die jokalari guztiei. Yuwaren proiektuen artean bere 300 ikasle baino gehiagorentzat ikastetxe bat eraikitzea dago. Gipuzkoako Foru Aldundiak proiektu horren garapenean laguntza ekonomikoa eskainiko dio.
2678