Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Zer da Lurraldebus Gunea informazio zentroa?

Zer da Lurraldebus Gunea informazio zentroa?

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentua prestatzen ari da Lurraldebusentzat informazio eta herritarrentzako arreta zerbitzu zentralizatu berri bat.

2016/02/18
El frontal de un autobís de Lurraldebus

 

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentua prestatzen ari da Lurraldebusentzat informazio eta herritarrentzako arreta zerbitzu zentralizatu berri bat; abian jartzeko izapideak aste honetan hasi dira, horretarako beharrezko den euskarri teknologikorako lehiaketa onartu baita.  Lehen izapidetze horretaz baliatuta, hiru gakotan azalduko dugu zer den Lurraldebus Guneko informazio eta herritarrentzako arreta zentroa.

 

  1.  Zer izango da?

 

Lurraldebus Gunea da Gipuzkoako Foru Aldundiaren mendeko garraio publikoaren kudeaketa integralaren zentroa. Bertan, modu globalean kontrolatzen da zerbitzua; bidaiari kopurua erregistratzen da; une oro jakiten da autobusen kokapena; linea bakoitza zenbat aldiz erabiltzen den, eta abar.  Zerbitzu berri honekin, herritarrei informazio puntuala eman nahi zaie Lurraldebusi buruz: zerbitzuak, ordutegiak, lineak; hots, asmoa da Lurraldebusen zerbitzuen berri ematea jendeari. Lurraldebus Guneak herritarrentzako arreta zentralizatuko du, Gipuzkoako garraio publikoa gerturatu eta hobetzeko. Ez da toki presentzial bat, «call center» bat baizik, herritarrek sarbidea izango baitute telefono eta informatika bidez.

 

 

  1. Zergatik sortzen da informazio eta herritarrentzako arreta zentro hau?

 

Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatu Marisol Garmendiak  antzeman du informazio eta arreta zentralizatuan gabezia bat dagoela. Izan ere, zerbitzu hori ematen zen batzuetan, baina sakabanatuta zegoen, eta bertarako sarbidea ez zegoen argi herritarrentzat. Xede nagusia da zerbitzua bateratzea, hobetzea eta modernizatzea; eta, batez ere, irisgarriagoa eta eraginkorragoa bihurtzea, gipuzkoarrentzat probetxugarria izate aldera. Esate baterako, ordutegiei, lineei eta zerbitzuei buruz geralekuetan azaltzen den informazio guztia kontsultatu ahal izango da herritarrentzako arretarako «call center» berri honetan. Hor kontsultatu ahal izango da Lurraldebusen inguruko edozein zalantza.

 

  1. Noiz jarriko da abian?

 

Aste honetan lehen pausu ofiziala eman da, Diputatuen Kontseiluak onartu baitu zerbitzu horientzako azpiegitura teknologikoa. Orain, Lurraldebus Guneak legezko bidea jarraituko du, eta pentsatzen da abian egongo dela 2016ko bigarren seihilekoan.

 

  

1792