Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Zerga bilketa metatua %7,2 igo da martxora arte, iazkoarekin alderatuta

Zerga bilketa metatua %7,2 igo da martxora arte, iazkoarekin alderatuta

Konfinamenduaren eragina datorren hilabeteko zerga bilketan islatuko da.

2020/04/13

Zerga bilketa metatua %7,2 hazi da Gipuzkoan martxora arte, aurreko urteko denboraldi berdinarekin alderatuta. Guztira 840,5 milioi euro bildu dira eta, ondorioz, 2019an baino 56 milioi euro gehiago batu dira. Ogasunak erabiltzen dituen kontabilitate irizpideak medio, aipatutako zenbatekoak martxoaren 10era arteko zerga bilketa jasotzen du eta, ondorioz, Covid-19 gaitzak eragindako alarma egoeraren eragina ez da oraindik ere datuotan islatzen. Datorren hilabetean ikusiko da honen inpaktua.  

Zifrak xehatuz gero, eta Errentaren gaineko zergarekin hasiz, lan atxikipenen atalean 27,2 milioi gehiago jaso ditu Ogasunak (+%6,8). Honela, PFEZ bere osotasunean hartuta emaitza positiboa da, pasa den urtean baino 51 milioi gehiago batu dira eta (+%11,8). Bestalde, honako hiru kontzeptu hauek erdibana egiten dira PFEZ eta Sozietateen gaineko Zergaren artean: gora egin dute kapital higikor eta higiezinen atxikipenek, milioi 1 (+%3,4) eta 0,2 milioi (+%1,8), eta hazi egin dira baita ere ondare irabazien gaineko atxikipenak, 19,3 milioi euro gehiago bildu baitira (+%279,5).

Sozietateen gaineko Zergari dagokionez, kuota diferentzial garbiak 1,6 milioi euro gutxiago jaso ditu: sarrera gordinak 0,5 milioi euro hazi dira, baina itzulketak 2,1 milioi eurotan igo dira. Bestalde, Aldundiak kudeatzen duen BEZari dagokionez, zerga bilketa metatua %3,1 jaitsi da aurreko urtearekin alderatuta, hau da, 7,9 milioi euro gutxiago: 2,5 milioitan jaitsi dira sarrerak (-%0,7) eta itzulketak 5,4 milioitan igo dira (+%4,6).

  

2232