Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Zergadunek bihar jakingo dute 2015eko Errentaren kanpainan autolikidazio proposamenik duten ala ez

Zergadunek bihar jakingo dute 2015eko Errentaren kanpainan autolikidazio proposamenik duten ala ez

Gipuzkoako Foru Ogasunak 200.000 proposamenetik gora bidaliko ditu posta bitartez zergadunen etxeetara datorren asteazkenetik aurrera

2016/03/30

Gipuzkoako zergadunek bihar jakingo dute 2015eko Errentaren aitorpen kanpainan autolikidazio proposamenik jasoko duten edo ez. Proposamenak asteazkenetik aurrera egongo dira ikusgai Ogasuneko web orrian, eta zergadunei posta bidez igorriko zaizkie egun horretatik aurrera. Azken kanpainan 238.811 proposamen bidali eta haietatik 213.444 onartu ziren, hau da, bidalitakoen %89,4. Bide honi jarraiki, aurten ere 200.000 proposamen baina gehiago bidaltzea aurreikusten da.
Aitorpen proposamena zuzena bada, zergadunak onarpena eman beharko dio horretarako ezarritako epean, apirilaren 11tik ekainaren 25era. Onarpena emateko bi aukera eskaintzen dira: 902 100 040 telefonora deitu edo, bestela, Gipuzkoako foru Ogasunaren webgunearen bitartez. Bi kasuetan, Identifikazio Fiskaleko Zenbakia (IFZ) eta autolikidazio proposamenean agertzen den kodea beharrezkoak dira onarpena eman ahal izateko. 
Autolikidazio proposamenarekin ados ez daudenek, bere aldetik, aitorpena egiteko beste modalitate batetara jo beharko dute: mekanizatua edo internet. Mekanizatua Ogasuneko bulegoetan egiten da bertako langileen laguntzarekin, eta beharrezkoa da aurretik hitzordua eskatzea. Epea apirilaren 15ean irekiko da, baina proposamena jaso dutenek apirilaren 19 arte itxaron beharko dute hitzordua eskatzeko. Kasu guztietan, aitorpenak aurkezteko epea ekainaren 25ean itxiko da. 

  

2071