ZINELEKU Gipuzkoako eta Arabako Foru Aldundien ikus-entzunezko formakuntza-programak
ZINELEKU Gipuzkoako eta Arabako Foru Aldundien ikus-entzunezko formakuntza-programak
Uztailaren 23tik abuztuaren 1era bitartean, Zarautzen, 18 eta 25 urte bitarteko Araba, Gipuzkoa eta Iparraldeko gazteei zuzendutako tailerrak egongo dira.
40 partaidek formakuntza paregabea jasoko dute. Formakuntzaren helburua dantza, musika, literatura edo kudeaketa kulturala eta antzeko diziplina artistikoak uztartuz zinemaren definizioa zabaltzea da.
Azken plaza libreak. Izen-emateei buruzko informazioa. www.zineleku.org
Jendeari zabaldutako programazioa – Zinelekuk prestatutako programazioa doakoa eta jendeari zabaldutakoa da, eta arratsaldero eta gauero gauzatuko da uztailaren 23tik abuztuaren 1era bitartean, Zarautzen. Gure kulturako gonbidatu berezi eta garrantzitsuak izango ditugu gurekin beren lanaren berri emateko; esaterako, Katixa Agirre, Natxo Rodriguez artista eta Arte Ederretako irakaslea edota Fermin Muguruza abeslari eta dokumentalista.
Proiekzioak kalean --- Egunero aire librean dohainik egindako proiekzioekin amaituko dugu, Malekoian. Filmen sekzioaren barruan honako film hauek nabarmentzen dira: JOHN FROM (Joao Nicolao, Portugal, 2015) film portugesa, LOREAK (Jose Mari Goenaga eta Jon Garaño, 2014), SIGO SIENDO Javier Corcuera Peruko errealizadorearen azken filma, AYOTZINAPA 26 Mexikon ekoiztu eta Amnistia Internazionalak ekoitzitako dokumental kolektiboa edo Fermin Muguruzak zuzendutako NOLA? dokumental musikala.
JENDEARI ZABALDUTAKO AGENDA (OSORIK)
Uztailak 23
19:00 Etxezabala.
Hitzaldia: KATIXA AGIRRE, idazlea. Pelikula txar bat liburu on batetik (eta alderantziz)
Zinema eta literatura elkar ulertzeko jaio ziren, milaka urteko aldearekin jaio arren. Hala ere, bien arteko harremana ez da beti harmoniatsua izan, batzuetan oso txarra ere izan da. Adaptazioaren historiaren errepaso labur bat, arrakasta eta porroten adibidez betea.
22:00 Malekoia
Proiekzioa kalean. JOHN FROM. Joao Nicolau. Portugal. 2015. 98 minutu
Rita eta Sara bi nerabe dira. Udako egunak elkarrekin ematen dituzte elkarri mezu sekretuak bidaltzen, auzo etxeko organoa jotzen eta batetik bestera paseatzen. Egun batean Hegoaldeko itsasoei buruzko erakusketa bat topatzen dute, eta haien bizitzen agertokia aldatu egiten da, eta palmondo, ukelele eta tribuetako maskarez betetzen da. Maitasunaren eta ametsen garaia ere izango da, kolorearena eta abenturarena. Funtzioan gonbidatu bat egongo da.
Uztailak 24
18:00. Modelo Zinea
Javier Corcuera dokumentalen errealizadorearekin elkarrizketa eta bere azken filmaren proiekzioa, SIGO SIENDO.
SIGO SIENDO. Javier Corcuera. Peru 2013. 123 minutu Dokumental musikala.
Kachkaniraqmi esapide kitxua bat da eta “jarraitzen dut izaten, oraindik banaiz” esan nahi du. Film hau izugarrizko ibilbide musikal bat da ezezagunak diren eta ezkutuko Peruko hiru herrialdetan zehar: Ayacucho (Andeetako zonaldea), la Amazonia (oihana) eta kostaldea (Lima, hiria).
Bertan hizkuntza autoktonoan kantatzen jarraitzen dute eta aparteko moduan jotzen dira gitarra, biolina, harpa, kaxa; beren historiak era berezian kontatzen ere jarraitzen dute. Funtzioan gonbidatu bat egongo da.
22:00 Malekoia
Proiekzioa kalean. FOTOGRAMAS DE REPENTE CUANDO YA ESTABA EN LA CAMA. Pere Ginard-en animaziozko filmak (Katalunia).
Korridore fantasmagorikoak, hozkailu atzeko irudipenak, erremediorik gabeko maiteminak eta kartoizko gihartsuak. Pere Ginarden animazio espektraleko eta found-footage-aren bidezko erakustaldia. Funtzioan gonbidatu bat egongo da.
Uztailak 25
19:00 Etxezabala
Elkarrizketa: Gestión de espacios culturales alternativos, independientes o como se llamen (gaztelaniaz).
Zenbait kudeatzaile eta espazio alternatiboen programatzaileak gonbidatuko ditugu saio honetara, beren proiektuen esperientziak parteka ditzaten. Gure gonbidatuak FILMADRID zinemaldiaren zuzendari Fernando Vílchez eta Eibarko BIHARRIAN gune kulturalaren ordezkari Ibone Arretxe izango dira.
22:00. Modelo Zinema
Proiekzioa: VIOLA. Matías Piñeiro. Argentina. 2012. 65 minutu
Zeziliak Willian Shakespeareren Erregeen Gaua komedia entseatzen igarotzen ditu egunak. Violak, bien bitartean, handik hona bizikleta gainean pirateatutako filmak sakabanatzen igarotzen ditu egunak. Desioaren inguruko zenbait teoriaren artean, amets, bertso eta Shakespeare-en fikzioetako emakumeen artean murgildutako munduak, misterioak ez dira argitzen, baina maitasunak geldiezin dirau. Urteko film latinoamerikar onenaren saria.
Funtzioa bideokonferentzia bidez aurkeztuko du Matías Piñeiro-k. (Argentina)
Uztailak 26
19:00.Modelo Zinema
Hitzaldia: Jose Mari Goenaga. Moriarti produkzioak edo taldeko autoretza. Euskaraz.
Jose Mari Goenaga zinemagileak bere ekoiztetxean, Moriarti Produkzioak-en, nola egiten duen lan partekatuko du gurekin.
22:00. Malekoia.
Proiekzioa kalean. LOREAK. Jon Garaño, Jose Mari Goenaga. Euskal Herria. 2014. 99 minutu
Hiru emakumeren istorioa da hau: lore-sorta xume batzuek goitik-behera aldatuko dituzten hiru bizimodu. Lore horiek ahaztutzat zituzten sentimenduak azaleratuko dituzte. Baina, azken batean, loreak baino ez dira. Goya sarietarako izendatua eta Oscar sarietarako hautatua.
Funtzioan gonbidatu bat egongo da.
Uztailak 27
19:00. Etxezabala.
Hitzaldia: Kopiatu pelikula hau! Kultura librea eta ikus-entzunezko ekoizpena. Natxo Rodriguez, Arte Ederretako EHUko irakaslea. Euskaraz.
Hitzaldi honetan Copyleft-ari eta Creative Commons-ei buruz arituko gara, eta horien ekarpen kontzeptualak, politikoak eta didaktikoak ere aztertuko ditugu.
1821