Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguezek bere sailak udal txikiekin duen konpromisoa berretsi egin du, beren lurraldearen plangintzan urratsak ematen jarrai dezaten
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak 200.000 euro emango dizkie 7.000 biztanletik beherako zazpi udalerriri 2024an, eta 250.000 eurora igotzea aurreikusten du 2025eko aurrekontu-proiektuan. Laguntza horiek herri horietako udal-plangintza berrikusteko eta egokitzeko gastuak finantzatzeko balio dute, jasangarritasuna, hiri-berroneratzea edo klima-aldaketa, besteak beste, azter ditzaten. Gainera, 2006ko lurzoruaren euskal legea betetzeko aukera ematen die.