Zumarragan, GI-2632 errepidearen bulebarizazioa inauguratu da, Lurralde Antolaketak 343.000 eurotik gorako inbertsioa eginda
Azahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru diputatuak eta José Ignacio Asensio Jasangarritasuneko diputatu eta lehen diputatu nagusiordeak inauguratu dute, Mikel Serrano Zumarragako alkatearekin batera, GI-2632 errepidearen bulebarizazioaren bigarren fasea. Zeharbidea hobetzeko, espaloiak zabaldu behar izan dira, aparkaleku-plazak berrantolatu, bizikleta-bide bat sartu eta berdeguneak sortu. Foru Aldundiak 344.000 euro inguruko inbertsioa egin du, eta Udalak 80.000 euro jarri ditu.