Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2023/12/11
Etorkizuna EraikizJardunaldiak "City Science Lab Gipuzkoa" proiektua zehazteko balio izan du. Aldundiak sustatu du, MUBILekin, TECNUNekin eta Estatu Batuetako zentro ospetsuarekin batera.
2023/12/12
IngurumenaGoyeneche eta Gureak erakundeak gehitu dira aurten “Kostaldea eta Zu” proiektura, bere irismena eta konpromisoa zabalduz.
2023/12/11
Etorkizuna EraikizTopaketa Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Adinberrik antolatu dute, Gipuzkoako Abesbatza Federazioarekin batera, abenduaren 16an, Kursaalen.
2023/12/12
Gizarte PolitikaGipuzkoako Foru Aldundiak bilera bat egin du gaur arratsaldean lurraldeko egoitzetako arduradunekin, "zentroen artean ezagutzak transferitzeko eta jardunbide egokiak partekatzeko" helburua duen sare bat bultzatzeko.
2023/12/14
Funtzio PublikoaForu erakundeak 2023an garai berean bildu zuena baino 363 milioi euro gehiago bildu ditu.
2023/12/13
Diputatu NagusiaHamaika egunez, edukiontzi erraldoi bat Gipuzkoako eskualde guztietan barrena ibiliko da 40.000 egutegi baino gehiago banatzeko.
2023/12/28
KulturaGaur goizean Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordean egin duen agerraldian, Gordailuari buruz informazioa eman du
Aldundiak baserritarrekin duen konpromisoa berretsi du Eider Mendozak: “neurri honi esker, jasotako eskaera guztiei erantzungo diegu”
2023/12/19
MugikortasunaEusko Jaurlaritzak eta hiru aldundiek aurrera egin dute Euskal Autonomia Erkidego osoan garraio publikoa erabiltzeagatik deskontuak aplikatuko dituen tarifa-sistema bakar bat sustatzeko
2023/12/22
KirolakGabonetako Nazioarteko Txapelketa Euskal Herriko igeriketa txapelketa garrantzitsuena eta Espainiako garrantzitsuenetakoa da. Datorren ostiralean, abenduak 29, ospatuko da Ordiziako kiroldegian.
2023/12/20
MugikortasunaLehen topaketa honetan, Azahara Dominguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru diputatuak eta udal eta eskualdeetako ordezkariek Hernaniko eta Urola Erdiko garraio publikoaren egoera aztertu dute, baita dauden beharrak ere, zerbitzua etengabe hobetzeko prozesuan laguntzen jarraitzeko helburuarekin.
2023/12/19
GobernantzaAurrekontua 585.000euro+BEZekoa da, eta lanak gauzatzeko epea 15 astekoa. Gidariek mugikortasun eta ikusmen hobea izango dute errei berriari esker.
2023/12/20
OgasunaFamilien, enpresen eta autonomoen ongizatea sendotzeko asmoz, aurrekontuen foru-arauaren aurreproiektuan aurkeztutako xedapen gehigarri batzuk eta zerga-arloko azken xedapenak onartuko ditu Gobernu Kontseiluak.
2023/12/22
Lurralde antolaketaAzahara Dominguez diputatuak fatxada kontserbatzeko azterlanen berri eman du Batzar Nagusietan.
2023/03/27
Gizarte Politika• 365 pertsonek industria-jarduerak egiten dituzte GUREAKen instalazio zentraletan; horietatik %80k laguntza-premia handiak dituzten pertsonak dira. • Inbertsioaren zati handi bat eremu ez-produktiboak hobetzera bideratu da, hala nola atsedenlekuak, jantokiak, familiei arreta emateko guneak, bilera-gelak eta abar.
2023/03/29
Diputatu NagusiaForu erakundeko ordezkariek lan-topaketa bat egin dute Abaltzisketan, lehentasunezkotzat jotzen den herrietako bat baita
2023/03/24
MugikortasunaRafaela Romero Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako foru diputatuak Donostia eta Irun elkartuko dituen oinezkoentzako eta bizikletentzako bidearen informazio azterlana aurkeztu du gaur. Ia 10 kilometro luzeko azpiegitura horrek, Europako ardatza eta Atlantikoko korridorea konektatzeaz gainera, Donostialdea eta Bidasoa eskualdea ere lotuko ditu. Herritarrek luzaroan eskaturiko proiektu horrek mugikortasun erabilgarria eta segurtasuna lehenesten ditu. Lanak egiteko sei urte inguru beharko dira bidearen zortzi tarteetan, eta 22 milioi eurotik gora bideratuko dituzte.
2023/03/27
GazteriaEibar, Ordizia, Andoain eta Tolosan izango dira apirileko eta maiatzeko kontzertuak. Meler, Andriu, Oihan Vega, Special Trap Residence, edo Ayvee izango dira protagonista Gipuzkoan Gazte Tourren edizio berri honetan.
2023/03/22
IngurumenaMartxoaren 28an, 19:00etan, Ordiziak GNAT Zinemako hirugarren edizioko filmetako bat proiektatuko du: “Fire of love”.
2023/03/22
KirolakGipuzkoan, pertsona ez-aktiboen % 33 emakumeak dira, eta % 25 gizonak. EHUk eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuak egindako azterlanaren arabera, 30 eta 50 urte bitarteko emakumeak bereziki ez-aktiboak dira. Arrazoi nagusia denbora falta da.