Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2024/11/12
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
Baliabide berri hau Zaintza Herrilab estrategiaren parte da, eta arreta pertsonalizatua eskaintzea du helburu, pertsonak erdigunean jarriz eta adineko herritarren behar berrietara egokituz. Gipuzkoako Foru Aldundiak aurrerapausoa eman du zainketa-estrategian, herritarren ongizate integralerako duen konpromisoa berretsiz.
2024/11/14
MugikortasunaUrtea hasi zenetik, 1.069.296 txartel saldu ditu Avanzaren webguneak, hau da, emakidadunaren salmenta guztien % 25 inguru (4,2 milioi). Gainera, zerbitzari berriak martxan jartzearekin batera, web-orria errendimendu betean dabil: iraileko lehen astean 1.700 billete saldu ziren egunean, eta azaroko lehen astean ia 5.200 egun batzuetan
2024/11/14
IngurumenaAurten, Hondakinak Prebenitzeko Europako Asteak elikagaiak alferrik galtzean jartzen du arreta, baina ehunak eta tamaina handiko hondakinak berrerabiltzeari, ekonomia zirkularraren sustapenari eta emakumeen ahalduntzeari ere heltzen die.
2024/11/14
Gizarte Politika· Azterlanaren helburua da mendekotasun-egoeran dauden 65 urtetik gorako pertsonen bizi-kalitatearen pertzepzioa ezagutzea, bai haien etxeetan, bai lurraldeko egoitza-zentroetan. · Inkesta 13.000 adinekori egingo zaie, eta Aldundiak lurraldeko bizi-kalitatearen eskaerei zuzenean erantzungo dieten estrategiak diseinatu ahal izango ditu.
• PSE-EE, EAJ-PNV, EH Bildu, Elkarrekin Gipuzkoa eta PPko ordezkariekin bilerak egin dituzte Eider Mendoza diputatu nagusiak, Jose Ignacio Asensio diputatu nagusiordeak eta Itziar Agirre Ogasuneko diputatuak
Eider Mendozak Gure Lurra kongresuaren zazpigarren edizioa ireki du, 500 parte-hartzaile baino gehiagorekin. Bertan, lehen sektoreak gizartearen ongizate integralari egiten dion ekarpenari buruzko testigantzak partekatu dira
2024/11/14
KirolakEkitaldia Ficoban (Irun) izango da, azaroaren 21ean eta 22an, eta hiru mahai-inguru eta bost hitzaldi izango ditu, futboleko eta emakumeek egiten duten kiroleko profesional ospetsuen eskutik.
Azahara Domínguez diputatuak eta Xabier Txurruka Zarauzko alkateak bilera egin dute, eta herrian autobus-geltokia izango denaren proiektua aztertu dute. Diputatuak proiektu horretan interesa agertu du. Bi erakundeek Eusko Jaurlaritzarekin berriro biltzeko deia egin dute, erakunde publiko bakoitzak azpiegitura horretan hartuko duen konpromiso-maila zehazteko
2024/11/15
OgasunaAldundiak 29 milioi euro gehiago bildu ditu urrira arte, 2023ko aldi beraren aldean
Fruta Landetxak eta Natra Oñatik aitorpen berezia jaso dute "Azken minutua" programan izandako lankidetza nabarmenagatik, eta Gipuzkoan elikagaiak alferrik galtzearen aurkako borrokan erreferente gisa sendotu dira.
2024/11/18
TurismoaOso zita interesgarria da lurraldearentzat; izan ere, gure eskaintza turistiko zabala ezagutarazteaz gain, Gipuzkoa turismo-sektoreko profesionalen artean gehiago ikusteko eta beste helmuga eta operadore turistiko batzuekin harremanak izateko aukera ematen du, eta, horren ondorioz, lankidetzarako eta baterako sustapenerako aukera berriak ireki daitezke
· Zentro berria Kale Berriaren 10. zenbakian dago, eta eguneko 24 orduetan egongo da martxan, urteko 365 egunetan. · Zentroak zerbitzu integrala eskaintzen du, eta emakumeen eskubideei eta aukerei buruzko informazioa eta orientazioa eskaintzen ditu, bai eta laguntza psikologikoa eta soziala ere, emakumeen errekuperazio-prozesua errazteko. · Donostiakoaz gain, Gipuzkoak beste bi baliabide gehiago izango ditu, Arrasaten eta Goierrin.
2024/11/16
IngurumenaTokiko hamar enpresak Okendo plazan erakutsiko dituzte beren prozesu jasangarriak, etorkizun ekologikoagoa eraikiz eta Gipuzkoako gizartean eta ekonomian eragin positiboa sortuz.