Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2024/10/31
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
2024/10/30
MugikortasunaDiputatua hainbat topaketa egiten ari da lurraldeko dibertsitate funtzionala duten pertsonen elkarteekin, Lurraldebuseko autobusen irisgarritasunari buruzko protokolo bati ekin ahal izateko. Hori gauzatu arte, konpromisoa hartu du Garraioaren Lurralde Agintaritzaren (GGLA) erregelamenduaren jarraipen-batzordera pertsona horiek autobusetara sartzerakoan duten lehentasunari buruzko eztabaida eramateko eta aztertzeko ea bidaiarien maiztasun handiagoko geltokietan (Donostiako autobus-geltokian, adibidez) laguntza eta/edo aholkularitza ematen duen pertsonik egoteko aukerarik dagoen laguntza behar duten erabiltzaileei arreta eman ahal izateko. Gainera, orain arte egiten ari den bezala, hainbat erakunderekin lankidetzan arituko da sentsibilizazio- eta kontzientziazio-kanpainak egiteko. Azkenik, beste gai batzuk ere helaraziko dizkie udalei, hala nola geralekuen kokapena, horietan oztopoak kentzea eta argiztapena hobetzea, besteak beste
2024/10/22
Turismoa200 profesionalek baino gehiagok lan egingo dute gaurtik osteguna bitartean “Arrakastaren gakoak ekoturismoko helmugetan eta esprientzietan” lelopean Geoparkean egingo den ekoturismoari buruzko Nazio Batzarraren zazpigarren edizioan.
2024/10/31
TurismoaMugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua Buruntzaldea bisitatu du, bertako erakargarri turistiko batzuk eta horien inguruko beharrak eta inguruabarrak bertatik bertara ezagutzeko. Horrela amaitu da joan den urteko idazkenean hasitako bisita-txanda. Gainera, inguruko alkate eta arduradun turistikoekin bildu da, eta haiekin partekatu du departamentuak bultzatzen ari den estrategia turistikoa. Estrategia horren helburua jarduera desestazionalizatzea eta deslokalizatzea da, industria horrek sortzen duen aberastasuna modu bidezkoagoan bana dadin lurralde osoan.