Gobernu Irekia
Legealdi honen helburu estrategikoez haratago, gure ardura nagusia da hiritar bezala ulertzea zergatik existitzen den Gipuzkoako Foru Aldundia eta zer egiten duen zure alde. Zeintzuk diren bere proiektuak, zertan erabiltzen diren zergak, zein onura ekartzen dion lurraldeari... nora doan zure dirua.
Gipuzkoako Foru Aldundian gardentasunaren aldeko apustua egin dugu eta informazio publiko guztia zure eskura jartzeko hainbat baliabide eta tresna garatzen ari gara. Gardentasunaren oinarria erakundearen jarduerari buruz informazio osoa, egiazkoa eta erabilgarria eskaintzea da, era ulergarri eta irisgarrian.
Informazio Publikoaren eskaera egitea
Gipuzkoako Foru Aldundiaren ohiko jardueratan datu ugari sortu, erabili eta gordetzen ditugu. Informazioaren Gizartea delako honetan datu hauek aberastasun iturri nabarmena direla argi daukagu, eta horregatik herritarren esku jarri nahi ditugu era irekian.