Arsénico Caviar
Beatriz Serrano (Madrid, 1989)
Guillermo Alonso (Pontevedra, 1982)
Beatriz Kazetaritzan lizentziatua da Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta batez ere hedabide digitaletan aritu da. Narratiba berrietan espezializa- tu da. BuzzFeed España sortu zuen taldeko kide izan zen, eta BuzzFeed Lola bertikal feminista kaleratu zuen, genero gaiak pop ikuspegitik jorratzeko. Gaur egun, Guillermo Alonsorekin batera, Podium Podcasten Arsénico Caviar podcas-ta zuzentzen du (Ondas Sarirako izendatua 2023an, “Mejor podcast Conversacional” kategorian). Gauza politak eta meme itsusiak gustatzen zaizkio.
Guillermok zenbait gauza ikasi ditu (zientzia politikoetatik zinemara), baina egiten dakien gauza bakarra idaztea da. Telecincon lan egin du, ondoren Vanity Fair-en eta gaur egun Icon-El Paisen web editorea da. Kazetaritzatik kanpoko bere bizitzan, telebista autonomiko batean gutxi iraun zuen lehiaketa baten sortzaileetako bat izan zen, eta argitaratu ditu Vivan los hombres cabales (2019) eta Muestras privadas de afecto (2021) eleberriak eta La cabeza de los Martínez kontakizuna Y todos tus días malos acabarán (2020) antologian, baita Michael Jackson. Música de luz, vida de sombras (2019) saiakera ere. Beatriz Serranoren ondoan, Podium Podcasten Arsénico Caviar podcasta idatzi eta zuzendu du. (2023ko Ondas Sarirako izendatua, “Mejor podcast Conversacional” kategorian)
TOP PODCASTS
Beatrizen gomendioa
— DEFORME SEMANAL
— LAS AMIGAS ESTUPENDAS
— LAS HIJAS DE FELIPE
— BODAS ICÓNICAS
Guillermoren gomendioa
— LAS HIJAS DE FELIPE
— BRET EASTON ELLIS
— LAS AMIGAS ESTUPENDAS
— AMARGOR