Korapiloak


Iñigo Antsorregi Dierez (Azkoitia, 1993)


Gidoilari, idazle eta telebistako kolaboratzailea da. Gaur egun, ETB1eko Biba Zuek! saioan dihardu lanean, bai gidoilari eta baita kolaboratzaile moduan. Korapiloak podcastaren gidaria ere bada, osasun mentalaren gai desberdinak jorratzen eta testigantzak jasotzen dituen elkarrizketa saioa. Agifes elkartearen Kazetaritza eta Buru Osasuna saria jaso berri du podcast honengatik.


TOP PODCASTS

Iñigoren gomendioa
— Pare bat aipatzearren… Batetik, BARRUAN GAUDE Oier Aranzabalek gidatutako elkarrizketa saioa; bestetik, #10GARRENA, Bertsolari Txapelketa Nagusi distopikoak planteatzen dituen fikzio ganberroa.

Etorri entzutera… eta ikustera

⏜ KMK Areto Nagusia