Las hijas de Felipe
Ana Garriga (Salamanca, 1989)
Carmen Urbita (Madrid, 1989)
Providencen (Rhode Island) ezagutu zuten elkar 2016an, Browneko Unibertsitatean doktoretza hasi zutenean. Elkarrekin Las hijas de Felipe dira, izenarekin hasi ziren 2020an barrokoko bazter ahaztuei buruzko podcast bat grabatzen, honako premisa honek gidatuta: “orain zuri gertatzen ari zaizun guztia, XVI. eta XVII. mendeetan ere norbaiti gertatu zitzaion”. Ana Garriga 2017an doktoratu zen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, Teresa de Jesús en el laberinto de sus cartas izeneko tesi batekin eta orain, XVII. mendearen hasierako krisi ekonomikoaren eta hizkuntzaren arteko elkarguneari buruz idazten ari da. Carmen Urbitak literatura konparatuan masterra du Oxfordeko Unibertsitatean, eta orain bere tesia idazten ari da idazketaren, arkitekturaren eta El Escorial eraikitzeko praktika mekanikoen arteko gurutzaketei buruz.
TOP PODCASTS
Anaren gomendioa
— LO NORMAL
Carmenen gomendioa
— LAS CHICAS DEL VOLCÁN