No hay negros en el Tíbet


FRANK T (Kinshasha, R.D. Congo)


Franklin Tshimini Nsombolay Kembia Torrejón de Ardozen (Madril) hazi zen 1975etik aurrera. Raperoa, hip hop ekoizlea eta irrati lokutorea da, eta rap espainiarraren aitabitxitzat hartu ohi da. Orain arte 8 disko kaleratu ditu bakarlari gisa, eta horietan generoko talde klasikoek parte hartu dute, hala nola Violadores del Verso, SFDK, TOTEKING edo Hablando en plata, besteak beste. Espainiako raparen izar handien disko garrantzitsuenetako batzuk ekoitzi ditu.

1998an hasi zuen bere ibilbidea lokutore gisa, El Rimadero rap musikan espezializatutako nazio mailako lehen irratsaioa zuzentzen eta aurkezten.

Frank T 2005ean itzuli zen Radio3 irratira, rapari eta beste estilo urbano batzuei buruzko La Cuarta Parte saioa zuzentzeko eta aurkezteko.


TOP PODCASTS

Frank T.ren gomendioa
— MI AÑO FAVORITO

Etorri entzutera… eta ikustera

⏜ KMK Areto Nagusia