Saldremos mejores
Inés Hernández (Madrid, 1992)
Nerea Pérez de las Heras (Madrid, 1982)
Inés Hernand izenez ezagutzen da, eta abokatu, influencer, umorista, komunikatzaile eta aurkezlea da. Zuzenbidean graduatu zen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean (UCM) 2017an, eta, ondoren, Abokatutza Masterra egin zuen unibertsitate berean. 2021eko urritik, Podium Podcast plataformaren barruan Saldremos mejores gaurkotasun politikoko programa zuzendu eta aurkezten du Nerea Pérez de las Herasekin batera. Halaber, Ignatius Farray komikoarekin batera, Hernandek komediari eta prekarietateari buruzko podcast bat ekoizten du, Payasos y fuego izenekoa. Benidorm Fest jaialdia ere aurkeztu du, eta beste programa batzuetan parte hartu du, hala nola La noche D edo La Resistencia programetan.
Nerea kazetaria, umorista eta Feminismo para torpes antzerki bakarrizketaren (2016) egilea da; gerora liburu bihurtu zen lan hori. Artearen Historian lizentziatu zen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean (UCM) eta, ondoren, El País egunkariko Kazetaritza Masterra egin zuen. Kazetari gisa lan egin du hainbat hedabidetan. Emakumeek egindako Zinearen Nazioarteko Jaialdiaren aurkezle ere izan da. 2021eko urritik, Podium Podcast plataforman, Saldremos mejores gaurkotasun politikoko podcasta zuzendu eta aurkezten du Inés Hernandekin batera.