4. Ardatza

Karbono baxuko ekonomia sustatzea

Lehentasunezko ardatz honen helburua klimaren eta energiaren alorrean "20/20/20" xedea lortzea da (berotegi-efektuko gasen isuria % 20 murriztea, energia-kontsumoa % 20 murriztea eta energía berriztagarrien kontsumoa % 20 izan dadila sustatzea), energiaren aurrezkia eta eraginkortasuna sustatuz.

Jarduerak

Jarduera honen helburua da foru instalazioen eta eraikin publikoen eraginkortasun energetikoa hobetzea, baita foru programekin lotutako beste instalazio eta eraikin publikoenak, orokorrean zerbitzu publikoak eskaintzen diren udal eraikinetan aldundiak sustatu eta laguntzen dituenean.

Arduraduna

Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentua

Xehetasun guztiak ikusi

N-1ean eta GI-20ean (Donostiako saihesbidea) eraginkortasun energetikoko proiektuak egitea jasotzen du jarduera honek. Horrez gain, eta ingurumenaren ikuspuntutik atmosferara igorritako argi-kutsadura murriztea du helburu.

Arduraduna

Bide Azpiegituretako Departamentua

Xehetasun guztiak ikusi

CO2 isuriak gutxitzeko autobus flota berritzea bultzatuko da, energetikoki eraginkorrak diren autobusekin, garraio publiko eraginkorra lortzeko. Hori diru laguntzen deialdien bidez egingo da garraio publikoko emakidadunekin.


Jarduera honekin hiri-mugikortasun iraunkorra sustatzea nahi da: Hiri-garraio garbia, garraio kolektiboa, konexio hiritar-landatarra, bidesarean hobekuntzak, bizikleta eta oinezkoen garraioa, mugikortasun elektrikoa eta energia garbien hornikuntzarako sistemen garapena.

Arduraduna

Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentua

Xehetasun guztiak ikusi

Autokontsumorako eta energia banatua sortzeko, energia berriztagarrien instalazioen proiektuen analisia, diseinua eta garapena du xede jarduera honek, baita herrigune txikietako mikrosareenenak, zuzenean foru ekimenen bidez edo zeharka (udalenenak edo toki-erakundeenak). Helburua da esperientziak garatuz pasuak ematea autokontsumoa eta energiaren menpekotasuna murrizte aldera.

Arduraduna

Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentua

Xehetasun guztiak ikusi

CO2 isuriak gutxitzeko autobus flota berritzea bultzatuko da, energetikoki eraginkorrak diren autobusekin, garraio publiko eraginkorra lortzeko. Hori diru laguntzen deialdien bidez egingo da garraio publikoko emakidadunekin.


Jarduera honekin hiri-mugikortasun iraunkorra sustatzea nahi da: Hiri-garraio garbia, garraio kolektiboa, konexio hiritar-landatarra, bidesarean hobekuntzak, bizikleta eta oinezkoen garraioa, mugikortasun elektrikoa eta energia garbien hornikuntzarako sistemen garapena.

Arduraduna

Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentua

Xehetasun guztiak ikusi

Proiektuaren xedea da Gipuzkoako bizikleta bideen lurraldearen arloko planean egindako sarearen diseinuari jarraituz bizikleta eta oinezkoen hiriarteko bideak eraikitzea, lotuz lurraldeko hiriguneak, hauek industriako guneekin, isolatutako auzoekin eta bizikleta ibilbidearen zehar erakargarri diren guneekin.

Arduraduna

Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentua

Xehetasun guztiak ikusi