Abereen elikadura

Analisi fisiko eta kimikoa bazken, pentsuen eta lehengaien elikadura balioa zehazteko. Era berean, animalia jatorriko substantziarik ote dagoen eta ongarri konposatuen osaketa mikrografikoa (lehengaien %a) zein den zehazteko aukera ere eskaintzen dugu.

Eskaera-orria

Laginen bidalketa

Gutxieneko kopurua:

  • Pentsuen, lehengaien eta siloratu gabeko bazken kasuan, 1 kg nahikoa izango da.
  • Siloratuen laginen kasuan, daukaten likido kopurua (zukua) kontuan hartuz, hori baino kopuru handiagoa hartu beharko da, materia lehorraren arabera ebaluatzen baita bere kontserbazio egoera (pH-a eta nitrogeno amoniakala).

Ontzia:

Plastikozko poltsa itxia. EZ SARTU PAPEREZKO ETIKETAK POLTSEN BARRUAN.

Laginak modu egokian mantentzeko baldintzak:

  • Produktu freskoak eta likidoak (siloak) hozkailuan gorde behar dira (kontserbatzeko tenperatura ideala: 4ºC).
  • Produktu lehor edo deshidratatuak, giro-tenperaturan.

Laborategian laginak uzteko egunak:

Astelehena, asteartea eta asteazkena (8.00etatik 14.30etara) produktu freskoentzat; beste guztientzat astelehenetik ostiralera (8.00etatik 14:30etara).

Aholkuak

  • Aholkuak [PDF - 32 kb]
  • INRA unitateak

Artikuluak