Landareak

Fraisoroko Laborategiak hainbat landare moten elikadura egoera aztertzeko aukera eskaintzen du. Landare guztientzako erreferentzia taularik ez dagoenez, eta elikadura egoera onenak klimatologiaren mende ere egongo direnez, beharrezkoa da gabeziarik ez duten aleak edukitzea, gabeziadun laginekin alderatu ahal izateko. Hauek dira analisiak egiteko jarraitu beharreko urratsak:

Eskaera-orria

Laginen bidalketa

Laginketa eta lagin-kopurua:

Lagin adierazgarria lortzeko "Erdien legea" jarraitu beharko da, hau da, landarearen garaiera kontuan izanik, erdi parean dagoen adar bat aukeratu, eta horren erdian dagoen hosto bat hartu behar da. Prozesua errepikatu egingo da 200 gramo inguruko lagina lortu arte.

Landareak gabeziaren bat duen susmoa baldin badago, landare osasuntsuz osatutako bigarren lagin bat bilduko da (prozedura bera jarraituz), bien arteko ezberdintasunak alderatu ahal izateko.

Ontzia:

Lagin bakoitza egoki identifikatu, eta gogoratu: EZ SARTU PAPEREZKO ETIKETAK POLTSEN BARRUAN.

Laginak modu egokian mantentzeko baldintzak:

Laginak laborategira ekarri aurretik hozkailuan gordetzea gomendagarria da.

Laborategian laginak uzteko egunak:

Astelehenetik ostiralera (8.00etatik 14.30etara)

Emaitzak jasotzeko epea

15 lanegun

Laborategian ezohiko lagin-kopurua erregistratzen bada, luzatu egingo da epea.