Deskribapen berriak gure katalogoan
Hornidura eta Garraioen Komisaria Nagusiaren Probintzia Ordezkaritzako (CATeko) deskribapenak igo ditugu gure online katalogora, guztira 2.246 deskribapen dira.
- 244
Gipuzkoako ordezkaritza hau Hornidura eta Garraioen Komisaria Nagusiko (CAT) sarearen parte zen. Aipatutako Komisaria Nagusia (CAT) 1939an sortu zen, herritarrei premiazko eta ezinbesteko kontsumo eta erabilerako elikagaiak emateko. Erakunde autonomo gisa jaio zen, eta erakunde autonomo bezala mantendu zen bere iraunaldi osoan, 1984ra arte.
Gipuzkoako Hornidura eta Garraioen Probintziako Ordezkaritza, gainerako probintzia-ordezkaritzak bezala, 1941ean sortu zen, egoitza Donostian zuen, eta gobernadore zibila zuen buru. Bere eginkizunak honako hauek ziren: estatistikak egitea, eta atzemandako gaien kupoak eta biztanleei errazionatzeko txartelak udalerrien artean banatzea, eta tasatutako prezio ofizialak eta esleitutako kupoak banatzeko garraioak ikuskatzea.
Guztira 534 kaxa eta 60 liburu kontserbatzen ditugu artxiboan.
Beraien deskribapenak hemen kontsultatu ditzakezu: https://artxiboataria.gipuzkoa.eus/portalArchivo/registro?id=00988804
Horrez gain, gure webgunean ere funtsaren inguruko informazio gehiago daukazu: https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/gipuzkoako-probintziako-artxibo-historikoa/funtsak/administrazio-periferikoa/merkataritza/cat