Legezko ordezkarien errolda


Aldundiko departamentu guztien aurrean jarduteko balio du. Inolako mugarik gabe jardun daiteke ordezkatuaren izenean.

Legezko ordezkaritzak dokumentazioa aurkeztea exijitzen du (agiri publiko edo pribatua, erregistro publiko batean inskribatua). Baina ez da beharrezkoa ordezkatuaren borondatea adieraztea.

Pertsona hauek abiatu dezakete ordezkaritza emateko prozedura

  1. Ordezkariak
  2. Ordezkatuak
  3. Bi horietako edozeinen ordezkariak

Ikusi nola eskatzen den ordezkaritza (PDF)

Aipatu diren pertsonetako edozeinek sartu behar ditu ordezkariaren eta ordezkatuaren datuak. Legezko ordezkaritzaren frogagiria ere identifikatu behar du, eta aplikazioan sartu, hura eskaneatu ondoren.

Legezko ordezkari mankomunatuek eta kontseilari delegaturik izendatu ez duten ordezkari kolegiatuek ezin dute jardun modu elektronikoz ordezkatuaren izenean.

Gipuzkoatarian sartzeko estekak