Erakundearen Etika Batzordea
Erakundearen Etika Batzordea
Erakundearen Zuzentasun Sistemak aurreikusten du Erakundearen Etika Batzordea sortzea (10/2022 Foru Dekretua, maiatzaren 3koa, abenduaren 19ko 57/2023 Foru Dekretuak aldatua) organo independentea izango dena eta Foru Aldundiak onartutako Jokabideen eta Jardunbide Egokien Kode ezberdinetan jasotako balore, printzipio eta jokabide arauak bultzatu, sustatu eta horiek betetzen direla bermatzeko funtzioekin; eta Foru Aldundiaren irudia kaltetu dezaketen edozein ez-betetzeri edo jokabide desegokiri aurrea hartzea.
Berme organoaren funtzioak Gipuzkoako Foru Administrazioko eta foru sektore publikoa osatzen duten gainerako entitateetako kargu publikoen nahiz langile baliokideen gain proiektatuko dira.
Etika batzordearen aurrean salaketa edo kontsulta anonimoak egitea
Egin ezazu eskaera era guztiz anonimo eta konfidentzialean:
Harremanetan jartzeko beste bide batzuk
Eginkizunak
- Onartzen diren Kodeetan ageri diren balore, printzipio eta jokabide arauak hedatu, barneratu eta behar bezala betetzen direla bermatzea
- Balore, printzipio eta jokabide arauen araberakoak ez diren jarrerei aurrea hartu eta horiek saihestea, Foru Aldundiaren irudia eta giro etikoa bermatzeko.
- Ebazpen, txosten edo oharren bidez, sor daitezkeen zalantza, kontsulta eta dilema etikoak ebaztea.
- Kexak edo salaketak jaso eta horiek bideratzea. Horrez gain, gobernu organoei egindako proposamentzat jo daitezkeen edota Foru Administrazioko edo horren sektore publikoko erabakien bidez, horiek ebaztea, baldin eta horiek guztiek dagozkion erabakiak hartzeko eskumena badute.
- Azalpen Gidak, Memoriak eta aldian behineko txostenak osatzea organoaren jarduerari buruz, eta beharrezkoa bada, Kodeetan ageri diren edukiak edo egokitzat jotzen diren neurriak aldatzea.
Ekitaldiak eta jardunaldiak
2023
- Entzuketa eta komunikazio publikoa
Andoni Aldekoa, Xabier Peytibi, Itziar Garcia, Eider Mendoza
2023/01/17 - Etorkizuna Eraikiz Gunea
- Gobernu onaren krisiei aurre egiteko gakoak
Eva Silván, Mariola Urrea, Juanjo Álvarez, Eider Mendoza
2023/03/01 - Etorkizuna Eraikiz Gunea - zoom
2022
- Gizarte-lanaren etika publikoa
Melania Moscoso, Manuel Villoria, Juanjo Álvarez
2022/03/22 - Etorkizuna Eraikiz Gunea - Zoom
- Datuen eta Adimen Artifizialaren Etika
Daniel Innerarity, Txetxu Ausin, Marta Cantero, Ione Artola, Edurne Terradillos, Ricardo Vea
2022/10/28 – Etorkizuna Eraikiz Gunea
2019
- Zuzentasun sistemak sektore publikoan
2019/02/14 - Etorkizuna Eraikiz Gunea
- Etorkizuna Eraikiz. Open Minded Governance for your future
2019/02/18-19 - Tabakalera
- Egungo gizartearen erronkak
2019/03/28 - Etorkizuna Eraikiz Gunea
- Compliance-a sektore publikoan
2019/05/17 - Kursaal
- Nola ulertu Gobernu Ekintza gaur egungo munduan
2019/12/18 - Etorkizuna Eraikiz Gunea
Osaera
Batzorde honen independentzia bermatuta dago, izan ere bozkatzeko aukera duten 5 kideetatik 3 Aldunditik kanpokoak dira:
- Lehendakaria:
- Irune Berasaluze Lazkano, Gobernantzako foru diputatua.
- Batzordekidea:
- Mikel Pagola Tolosa, Gobernu Oneko eta Berrikuntza Politiko-sozialeko zuzendari nagusia.
- Batzordekidea:
- Juana María Goizueta Vértiz, Donostiako EHUko Zuzenbide Fakultateko Dekanoa
- Batzordekidea:
- Belén Altuna Lizaso, Donostiako EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Saileko irakaslea
- Batzordekidea:
- Juan Ignacio Ugartemendia, Konstituzio Zuzenbideko eta Europar Batasunaren Zuzenbideko katedraduna (UPV/EHU)
- Idazkaria:
- Itziar Calvo Garmendia, Gobernu Oneko eta Herritarren Partaidetzarako Zerbitzuburua
Ebazpenak
2024
01/2024, GFAko Diputatu batek esleitutako kontratuen inguruan aurkeztutako kexa bati buruzko ebazpena (KP) [PDF]
02/2024, eskola-kirolaren esparruan ikuskaritza-lana ez betetzeagatik aurkeztutako kexa bati buruzko ebazpena (EP) [PDF]
03/2024, eguneko zentro batean garraio zerbitzuak egiten duen flotaren egoerari buruz aurkeztutako kexa bati buruzko ebazpena (EP) [PDF]
04/2024, egoitza bateko giroari buruz aurkeztutako kexa bati buruzko ebazpena (EP) [PDF]
05/2024, kudeaketan jokabide desegokiak izateagatik GFAko zuzendari bat gaitzesteko eta kargutik kentzeko eskaerari buruzko ebazpena (KP) [PDF]
06/2024, adinekoen errentaren aitorpenari buruz aurkeztutako kexa bati buruzko ebazpena (EP) [PDF]
07/2024, prestazio ekonomiko baten izapidetzean egindako kudeaketa txarragatik aurkeztutako kexa bati buruzko ebazpena (EP) [PDF]
08/2024, Gipuzkoako Foru Aldunditik jasotako dirulaguntza baten esparruan betebeharrak eta konpromisoak ez betetzeari buruzko salaketari buruzko ebazpena (DL) [PDF]
10/2024, erdi mailako teknikoko bi plaza egonkortzeko prozesuari buruzko ebazpena (EP) [PDF]
2023
01/2023, emankortasun-osagarria (ESKERTU) emateko prozedura erakundearen zuzentasun sistemara egokitzearen inguruan IZFE SA-ko Enpresa Batzordeak egindako kontsulta bati buruzko ebazpena (EZS) [PDF]
02/2023, ESKERTU prozedurari buruz egindako jarduerari buruz modu anonimoan aurkeztutako kexa bati buruzko ebazpena (EZS) [PDF]
03/2023, ohiko etxebizitza eraikitzeko proiektua egiteko aukerari buruz egindako kontsultari buruzko ebazpena (EP) [PDF]
04/2023, kontratatutako enpresa baten erantzun ezari buruz aurkeztutako kexa bati buruzko ebazpena (EP) [PDF]
05/2023, janari- eta ordezkaritza-gastuen ordainketari buruzko ebazpena (KP) [PDF]
06/2023, emandako zerbitzua eta emandako tratua dela eta aurkeztutako kexa bati buruzko ebazpena (EP) [PDF]
07/2023, egoiliar batek zentroko mediku titularraren aldetik jaso zuen tratuari buruzko kexa bati buruzko ebazpena (EP) [PDF]
08/2023, baso-zaintzako plazei dagokien egonkortze-prozesuaren esparruan, OP2022/309c espedientean egon litezkeen irregulartasunen inguruko salaketari buruzko ebazpena (EP) [PDF]
09/2023, administrazio-isiltasunagatik, bere espedientearen egoerari buruzko informazio-eskaerari dagokionez, eta gehiegizko burokraziagatik aurkeztutako kexa bati buruzko ebazpena (EP) [PDF]
2022
01/2022, ustez Gizarte Politiketako departamentuko langile batzuen erantzun falta eta jarduerarik eza egozteari buruzko ebazpena (EP) [PDF]
02/2022, balizko zerbitzu prestazio bati eta erakundearen zuzentasun sistema urratzeko arriskuari buruzko ebazpena (KK) [PDF]
03/2022, Gipuzkoako Foru Aldundiak animalia basati bati arreta gaizki eman diola adierazten duen salaketa bati buruzko ebazpena (EZS) [PDF]
04/2022, Gabonetako opari gisa jasotako Gabonetako loteriako partaidetza bati eman beharreko destinoari buruzko ebazpena (KP) [PDF]
2021
01/2021, Baskepensiones borondatezko gizarte aurreikuspeneko erakundearen Batzar Orokorrean parte hartzeari buruzko kontsulta (KP) [PDF]
02/2021, beste administrazio publiko batzuekin aritzeagatik konpentsazio ekonomikoak jasotzeari buruzko kontsulta (EP) [PDF]
03/2021, bitarteko funtzionarioek betetzen dituzten plazak GFAren EPE deialdietatik kanpo uzteari buruzko ebazpena (EP) [PDF]
04/2021, GFAko bitarteko funtzionarioen kontratazioaren behin-behinekotasunari buruzko ebazpena (EP) [PDF]
05/2021, GFAn laster egingo den enplegu publiko eskaintzen deialdiari eta funtzionario batzuen behin-behinekotasun egoerari buruzko ebazpena (EP) [PDF]
06/2021, GFAko enplegu publiko eskaintzen deialdiari eta legedian egingo diren aldaketen iragarkiari buruzko ebazpena (EP) [PDF]
07/2021, GFAk argitaratutako telelanaren arauei buruzko ebazpena (EP)
08/2021, aldi baterako enpleguari buruzko Europako zuzentarauen ustezko ez-betetzeari buruzko ebazpena (EP) [PDF]
2020
01/2020, karguen balizko bateraezintasun baten inguruko salaketari buruzkoa (EP) [PDF]
02/2020, langile baten balizko interes gatazka dela eta aurkeztutako salaketari buruzkoa (EP) [PDF]
03/2020, hainbat enpresatako zenbait karguk foru sozietate bateko arduradun karguarekin duten bateragarritasunari buruzko kontsulta (EP) [PDF]
04/2020, Gipuzkoako Foru Aldundiko kargu politikoek foru fundazio baten aholku batzordean parte hartzeari buruzko kontsulta (KP) [PDF]
2019
01/2019, oparia jaso izanaren inguruko kontsulta (KP) [PDF]
02/2019, fundazio bateko patronatuko kidea izateko gonbiteari buruzko kontsulta (EP) [PDF]
03/2019, betetzen dituen funtzioen inguruan azaldutako kexari buruzko ebazpena (KP) [PDF]
04/2019, interesdunak adierazitako jarduerekin bere lanpostua bateragarri izateari buruzko kontsulta (EP) [PDF]
05/2019, langile publiko bati atzerrira bidaia bat egitera gonbidatzeari buruzko kontsulta (KK) [PDF]
06/2019, Erakundearen Zuzentasun Sistemaren aplikazio esparruaren irismenari buruzko kontsulta (EZS) [PDF]
07/2019, familia-enpresako lehendakariorde izateko aukeraz egindako kontsultari ebazpena (EP) [PDF]
08/2019, ordutegia eta lan egutegia aldatzearen arrazoiak erakundearen zuzentasun sistemari egokitzeari buruzko kontsulta (EP) [PDF]
09/2019, zuzendari nagusi batek udal bateko zinegotzi izateagatik dietak kobratzeari buruzko kontsulta (CP) [PDF]
10/2019, zuzendari nagusi batek fundazio batean patronatuko kide gisa parte hartzeari buruzko kontsulta (KP) [PDF]
11/2019, goi eta erdi mailako teknikari batzuek Diputatuen Kontseiluaren erabaki baten onarpenari buruzko egindako salaketari buruzko ebazpena (KP) [PDF]
12/2019, Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkide baten jabetzako enpresa baten balizko kontratazioari buruzko kontsulta (KK) [PDF]
13/2019, Aldundiko teknikari batek dirulaguntza baten izapidetze prozeduran parte hartzeari buruzko kontsulta (DL) [PDF]
2018
01/2018, funtzionarioek prestakuntza ikastaroak emateagatik ordainketa jaso ahal izatearen inguruko kontsulta (EP) [PDF]
02/2018, Zuzendari batek hitzaldia emateagatik Gipuzkoako Foru Aldundiak konpentsazio ekonomikoa jasotzearen inguruko kontsulta (KP) [PDF]
03/2018, jardunaldi batean hizlari izateagatik kobratu edo dirua dohaintzan ematearen inguruko kontsulta (KP) [PDF]
04/2018, Iraganean lan egindako enpresa bat zeharka kontratatzeari buruzko kontsulta (KP) [PDF]
05/2018, funtzionario publiko batek lanorduetatik kanpo izan duen eta bere kudeaketa publikoan eragina izan dezakeen jokabidearen inguruko kontsulta (EP) [PDF]
06/2018, funtzionario publiko batengandik ustezko larderiazko jarreraren inguruan kontsulta (EP) [PDF]
07/2018, master batean irakasle bezala parte hartzeagatik diru ordainketa dohaintzan ematearen inguruko kontsulta (KP) [PDF]
08/2018, Ikastaro batean parte hartzeagatik oparia jaso izanaren inguruko kontsulta (KP) [PDF]
09/2018, OPG Euskadi Foro Erregularraren parte hartzailea eta zerbitzu emaile izatean ingurukoa (KK) [PDF]
2017
01/2017, ezkontideak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin izan dezakeen harreman profesionalari buruzko kontsulta (KP) [PDF]
02/2017, jarduera profesionalarekiko bateragarritasunari buruzko kontsulta(KP) [PDF]
03/2017, espediente administratibo bat beste Administrazio batera bidaltzeari buruzko kontsulta (KP) [PDF]
04/2017, espediente administratibo bat beste Administrazio batera bidaltzeari buruzko kontsulta (EP) [PDF]
05/2017, Elkarte bateko kide izateko jasotako gonbitari buruzko kontsulta (KP) [PDF]
06/2017, Gabonetako opari bat onartzeari buruzko kontsulta (EP) [PDF]
2016
01/2016, bere Sailak jakinarazitako espediente baten aurrean bilkuran zinegotzi bezala egindako esku hartzeari buruzko kontsulta (KP) [PDF]
02/2016, hizlari gisa parte hartzeagatiko konpentsazio ekonomikoari buruzko kontsulta (KP) [PDF]
03/2016, senide batek Udalei eta Sozietate Publikoari zerbitzuak ematearen gaineko kontsulta (KP) [PDF]
04/2016, lehendakaria senidea duen erakunde batekin hitzarmena sinatzeari buruzko kontsulta (KP) [PDF]
05/2016, Administrazio Kontseilu bateko kide izendatzearen gaineko kontsulta (KP) [PDF]
06/2016, objektibotasun balorea ez betetzea salatzea (KP) [PDF]
KP: Kargu Publikodunen jokabide kodearen inguruko ebazpenak
EP: Enplegu Publikoaren jokabide kodearen inguruko ebazpenak
KK: Kontratazioaren jokabide kodearen inguruko ebazpenak
DL: Dirulaguntza eta laguntzen jokabide kodearen inguruko ebazpenak
EZS: Erakundearen Zuzentasun Sistemari buruzko kontsulta orokorren inguruko ebazpenak
IT: Interes Taldeen jokabide kodearen inguruko ebazpenak
DAA: Datuak eta Adimen Artifiziala erabiltzeko kode etikoaren inguruko ebazpenak
Memoriak
Ohiko galderak
Gure Erakundearen Zuzentasun Sistema balio eta printzipio gutxi batzuetan oinarritzen da, eta balio eta printzipio horiek jokabide-arau eta egoera ugari sortzen dituzte, eta, batzuetan, nahasgarriak izan daitezke interpretazioari dagokionez. Nahiz eta egia den egoera bakoitzaren berezitasunak eta Erakundearen Etika Batzordea osatzen duten ahots adituen interpretazioa kontuan hartu behar direla horiek behar bezala interpretatzen direla ziurtatzeko, azken urteotan aztertutako gaien esperientziak aukera ematen digu ondorio orokor batzuk ateratzeko kasu orokor batzuetarako.
Horregatik, zalantzaren bat izanez gero Erakundearen Etika Batzordeari galdetzea aukera onena dela gomendatzen badugu ere, atal honetan egunerokoan gerta daitezkeen kasu edo egoera batzuk eta kasu horietarako Erakundearen Zuzentasun Sisteman ezarritakoari buruzko interpretazio orokor batzuk jaso ditugu. Ulermena errazteko, interpretazio positiboa edo negatiboa egiten duten xehetasun edo aldagai batzuen adibide zehatzak jartzen ditugu. Kasu bakoitzerako, benetako ebazpen batzuen erreferentzia ere uzten dizuegu, planteatutako suposizioekin duten antzekotasunagatik, emandako erantzunaren arrazoibidea ulertzen lagun dezaketenak.
1. Ikastaro batean aditu bezala parte hartzeagatik dirua edo opari bat jaso dezaket?
Erantzuna
Zure parte-hartzea edo jarduera zure eginkizun publikoekin lotuta badago, ez duzu onartu behar. Jarduerak eremu pribatuarekin edo partikularrarekin zerikusia badu, ez legoke arazorik.
Adibideak
Ondo
Kiroletako Zuzendaria naiz, profesioz erizaina, eta osasuneko kongresu batean hitzaldi bat eman behar dut birusen erresilientziari buruz. Oraingo zure funtzio publikoekin zerikusia ez duenez edozein motatako konpentsazioa jaso dezakezu.
Gaizki
Kiroletako Zuzendaria naiz, profesioz erizaina, eta administrazio publikoetako kongresu batean gazteen kirolerako zaletasuna bultzatzeko foru Aldundiak aurrera eramandako politikak azaldu behar ditut. Zure egungo funtzio publikoen baitan dagoen jarduera bat kontsideratu behar da beraz ezin duzu inongo konpentsaziorik jaso.
Erreferentziako ebazpenak
2. Nire familiakoa den enpresa batek foru Aldundiarekin edo haren sektore publikoko entitate betekin kontratatu dezake?
Erantzuna
Bai, kontratu dezake, baina zuk ezin duzu kontratazio prozedura horretan parte hartu. Zure zerbitzuarekin kontratatu behar badu eta normalean kontratazio-prozeduraren faseren batean parte hartzen baduzu, kasu honetan abstenitu beharko zara edo delegatu beharko duzu hierarkikoki gorago dagoen batengan.
Adibideak
Ondo
Gobernantza departamentuko idazkaritza teknikoko AOT bat naiz. Lurralde orekako zerbitzuak Gipuzkoako mendiei buruzko bideoak egiteko ikus-entzunezko euskarriaren zerbitzuak emateko lizitazio bat atera du eta nire arreba aurkeztu nahi da. Zuk prozedura horren fase batean ere parte hartzen ez duzunez, ez dago arazorik.
Gaizki
Nire senarrak badu enpresa bat adinekoen egoitzetarako osasun-laguntzako zerbitzuak eskaintzen dituena, eta zerbitzu horiek emateko lehiaketa batera aurkeztu nahi du. Kontratazio-mahaiko kidea naiz. Ezin zara kontratazio-mahaiko kide izan, abstenitu egin behar duzu.
Erreferentziako ebazpenak
3. Jarduera profesional desberdinak uztar ditzaket?
Erantzuna
Funtzio Publikoko Zerbitzuak erabakitzen du bi jarduera bateragarriak diren ala ez, eta, beraz, zerbitzu horretara jo behar duzu bateragarritasuna eskatzeko. Erakundearen Zuzentasun Sistemaren ikuspegitik, interes publikoen eta pribatuen arteko gatazkarik ez badago, ez legoke arazorik.
Adibideak
Ondo
Gaur egun, Araubide Juridikoko zuzendaria naiz, eta hainbat urtez irakasle izan naiz UPV/EHUko Abokatutza Masterrean urtean 10 orduko dedikazioarekin. Master horrek etorkizuneko abokatuak prestatzen ditu. Funtzio Publikoko Zerbitzuak bateragarritasuna eman dit bi jarduerak egiteko. Ez dago interes-gatazkarik eta bateragarritasuna lortu duzu; beraz, ez dago arazorik.
Gaizki
Soluzio informatikoak eta software-lizentziak saltzen dituen familia-enpresaren zuzendaritza daramat. Urtean 40 orduko dedikazioa du eta bateragarritasuna lortu dut. Era berean, informatika zerbitzuen foru sozietateko Zuzendaritza taldeko aholkularia naiz. Interes publikoen eta pribatuen arteko gatazka sor liteke zure aholkularitza-funtzioan.
Erreferentziako ebazpenak
4. Nire zerbitzuarekin harremana izan ohi duen erakunde baten opari bat jaso dut. Onar dezaket?
Erantzuna
Zure parte-hartzea edo jarduera zure eginkizun publikoekin lotuta badago, ez duzu onartu behar. Jarduerak eremu pribatuarekin edo partikularrarekin zerikusia badu, ez legoke arazorik.
Adibideak
Ondo
Kiroletako Zuzendaria naiz, profesioz erizaina, eta osasuneko kongresu batean hitzaldi bat eman behar dut birusen erresilientziari buruz. Oraingo zure funtzio publikoekin zerikusia ez duenez edozein motatako konpentsazioa jaso dezakezu.
Gaizki
Kiroletako Zuzendaria naiz, profesioz erizaina, eta administrazio publikoetako kongresu batean gazteen kirolerako zaletasuna bultzatzeko foru Aldundiak aurrera eramandako politikak azaldu behar ditut. Zure egungo funtzio publikoen baitan dagoen jarduera bat kontsideratu behar da beraz ezin duzu inongo konpentsaziorik jaso.
Erreferentziako ebazpenak
5. Prozedura baten tramitazio batean parte hartu dezaket eskatzailea nire ezaguna bada?
Erantzuna
Ez duzu prozeduran parte hartu behar, zure objektibotasunari edo interes faltari dagokionez mesfidantza sor baitezakezu.
Adibideak
Ondo
Desgaitasun-mailaren balorazioak egiten dituen taldeko kidea naiz, eta, besteak beste, laguntza eta zerbitzu jakin batzuk jasotzeko aukera ematen dute. Niri esleitu zaizkidan espedienteen artean nire iloba baloratzeko eskaera dago. Hori dela eta, espedientea lankide bati helaraztea erabaki dut. Zuzen jokatu duzu, balorazio horretan parte hartuz gero objektibotasun osoz ez dela egingo pentsa baitaiteke.
Gaizki
Nire herriko futbol taldeko zuzendaritza taldeko kidea naiz eta, aldi berean, Kultura Sailean lan egiten dut. Bertan, diru-laguntza eskaerak onartzeko txostenak egiten ditut. Klubak eskaera bat aurkeztu du argitaratutako azken deialdian. Ez duzu balorazioan parte hartu behar, eta beste pertsona batek egin behar du, txostenaren objektibotasunari buruzko susmorik ez izateko
Erreferentziako ebazpenak
6. Patronatu bateren kide izateko gonbidapena jaso dut, arazorik dago?
Erantzuna
Gonbidapenaren izaera funtzio publikoan betetzen duzun karguagatik bada, ez dago arazorik. Arrazoi pertsonalengatik bada, ez dago arazorik interes publikoaren eta pribatuaren artean gatazkarik ez dagoen bitartean.
Adibideak
Ondo
Haurrak Babesteko zuzendaria naiz, eta, Foru Aldundiko ordezkari gisa, zaurgarritasun-egoeran dauden haurrak zaintzeko fundazio bateko patronatuko kide izateko gonbita jaso dut. Ez dago gatazkarik.
Gaizki
Foru Aldundiko Zaintza Departamentuan egiten dut lan. Bestalde, mendekotasun handia duen senitarteko bat daukat, eta mendekoen senideen elkartearen bitartez, Alzheimerra eta beste gaixotasun degeneratibo batzuk aztertzen dituen fundazio batean parte hartzeko gonbidapena iritsi zait. EZSren ikuspegitik, ez dago arazorik fundazio horrek zure zerbitzuak ematen dituzun zerbitzuarekin harreman zuzena ez duen bitartean (kontratazioagatik, laguntzengatik, diru-laguntzengatik edo beste edozein arrazoirengatik); izan ere, halakorik gertatuz gero, prozedura horren edozein fasetan parte hartzeari uko egin beharko zenioke.
Erreferentziako ebazpenak
7. Aurretik lan egin dudan enpresa batek kontratatu al dezake egun nire funtzio publikoak aurrera eramaten ditudan zerbitzuarekin?
Erantzuna
Kontrata dezake, baina zuk ezingo duzu parte hartu prozeduraren balorazio-, esleipen- edo ebazpen-faseetan.
Adibideak
Ondo
Euskara saileko teknikaria naiz eta lehengo urterarte lan egin nuen itzulpen enpresak itzulpen zerbitzuaren lehiaketara aurkeztu da. Nire zerbitzuburuari egoeraren berri eman diot, eta hark idatziko du enpresa honen balorazio-txostena. Zuzen jokatu duzu; izan ere, balorazio horretan parte hartzeak zure lehengo enpresarekiko faboritismo-susmoak sor ditzake.
Gaizki
Segurtasun elementuak fabrikatzen dituen ETE bateko administrari izan nintzen, eta gaur egun Mugikortasun Departamentuko zerbitzuburua naiz. Sektoreari buruz dakidanez, Zerbitzu Orokorretatik eskatu didate adituen batzordean parte hartzeko, zerbitzu horren lizitazioaren baitan jasotako eskaintzak baloratzeko. ETE hori enpresa lizitatzaileen artean dagoela egiaztatu dut. Ezin duzu parte hartu interesen gatazka nabarmena dagoelako.
Erreferentziako ebazpenak
8. Jaso al dezaket konpentsaziorik beste administrazio batzuekin lankidetzan aritzeagatik?
Erantzuna
Zerbitzu publikoa gizarte osoarekiko entrega dela ulertuta, eta kontuan hartuta enplegatu publiko gisa jada jasotzen duzula ordainsari bat diru publikoarekin, jarduera zure lanpostuari dagozkion eginkizunekin soilik lotuta badago, ez zenuke konpentsaziorik jaso behar.
Adibideak
Ondo
Berrikuntzako Zerbitzuburua naiz, eta Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak start-up sarien hurrengo deialdian epaimahaikide gisa parte hartzea eskatu didate. Bi eztabaida-egun izango dira, eta bidaia-, egonaldi- eta dieta-gastuak izango dituzte, baita 250 euroko ordainsaria ere. Ordainsariari uko egin diot. Zuzen jokatu duzu.
Gaizki
Karrerako funtzionarioa naiz, eta Bilboko udaleko langileak hautatzeko epaimahaian parte hartzeko eskatu didate, eta zerbitzu bakoitzeko indemnizazio bat eskaintzen didate, bidaia-gastuez gain. Zuzena da garraio-gastuak eta dietak kentzea, baina uko egin beharko zenioke zerbitzuagatiko kalte-ordainari.
Erreferentziako ebazpenak
9. Gabonetako loteria-dezimo bat onartuko dut kortesiazko opari gisa?
Erantzuna
Kortesiazko opari bat onar daitekeen ala ez baloratzeko orduan, opariaren inguruabarrak eta balioa kontuan hartu behar dira, eta sen ona erabili behar da beti. A priori loteria-dezimo batek balio eskasa du (20 €), baina saritua izanez gero handitu egin daiteke (eta asko); beraz, zuhurragoa da ez onartzea.
Adibideak
Ondo
Diputatu nagusiaren izenean gutun bat iritsi da, adinekoak zaintzen dituen elkarte bati egindako harreragatik eskerrak emateko. Gutun horretan, Gabonetako loteriaren dezimo bat sartu da. Diputatu Nagusiaren Kabinetetik kudeaketa egokiak egin dira loteria-dezimoa foru Aldundiari berari emateko. Egoki jokatu da.
Gaizki
Fundazio baten patronatuan parte hartu eta harengatik ordainsari mota jasotzea ukatu ondoren, Gabonetako dezimo bat oparitu didate. Edukazio osoz baztertu behar duzu, gure EZSk ez onartzea gomendatzen duela argudiatuz.
Erreferentziako ebazpenak
10. Foru Aldundiak hainbat zerbitzu ematea azpikontratatu du. Zer egin dezakegu behar bezala ematen direla bermatzeko?
Erantzuna
Zerbitzu publikoa ematearen erantzukizuna foru Aldundiarena da, bere baliabideekin egiten den ala kanpotik kontratatzen den kontuan hartu gabe. Beraz, EZSn ezarritako baloreak eta printzipioak kontuan hartuta, Foru Aldundiko dagokion zerbitzuak behar diren neurri guztiak hartu behar ditu bere funtzionamendu egokia bermatzeko.
Adibideak
Ondo
- Kontratuaren arduradun bat zehaztea, bai foru Aldundiak bai enpresak, kontratuaren gauzatzea gainbegiratuko duena.
- Azpiegitura eta tresna egokiak ziurtatzea, zerbitzu publikoak behar bezala eman daitezen eta irisgarriak izan daitezen.
- Monitoretza- eta ebaluazio-mekanismo jarraituak ezartzea, zerbitzuak ematean akatsak identifikatzea ahalbidetuko dutenak. Horri esker, neurri zuzentzaile egokiak hartu ahal izango dira eta kalitate-estandar konstantea mantendu ahal izango da.
- Kontratuaren exekuzioaren baldintzak eta zerbitzuaren funtzionamendu egokia justifikatzeko baliagarri izan daitekeen edozein gorabehera, informazio eta dokumentazio aldizka eskatzea.
- Zerbitzuak ematen diren lekuan ikuskapen erregularrak egitea, kalitatea eta betetzea egiaztatzeko.
- Arazoen kudeaketa- eta jarraipen-sistemak ezartzea, eta prozesua arintzeko eta erantzunak azkar eta eraginkortasunez lortzeko beharrezkoak diren baliabideak esleitzea.
- Enpresa kontratistarekin komunikazio irekia eta etengabea izatea, edozein arazori egoki aurre egiteko eta gaizki-ulertuak azkar konpontzeko.
Erreferentziako ebazpenak