Atzealdea Euskal musikara begirada harizko instrumentuen unibertsotik

Egitasmoaren izena : Euskal musikara begirada harizko instrumentuen unibertsotik

Eragilea : Xabier Zeberio

Telefonoa
669150803
Kontaktua
Xabier Zeberio

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Musika

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Musika

Formatuak:

Arte eszenikoen zuzeneko emanaldia
Zein balio sustatzen ditu
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
DBHko ikasleentzat zuzendua dago. (12-16 urte)
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
SAIO BAKOITZA 50 ikasle ingururentzat.
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:

SAIO BAT: 450€ + (BEZ %10)=Guztira 495€
BI SAIO EGUN BEREAN: 700€ + (BEZ %10)= Guztira  770€

Jardueraren deskribapena:

Jardueraren helburu nagusia, Xabier Zeberioren ibilbide profesionala eta harizko instrumentuen ikuspuntutik, azken 25 urteetan zehar Euskal Musikaren estilo ezberdinetan izandako esperientziakikasleekin partekatzea da.

Galdera hauen erantzunak kasu praktikoen bidez ikasleekin batera partekatuko dira:
- Nola sortzen dira kantuak?
- Nola moldatzen dira kantuak?
- Nolakoa da grabazio prozesu bat?
- Nola sortzen da soinu banda bat?
- Zer paper dute harizko instrumentuek egunerokotasunean entzun ohi diren kantuetan?
- Zein izan ohi da artisten sorkuntza prozesua?

Honetarako, hainbat artistekin batera egindako lanak aurkeztuko dira eta sorkuntza prozesuak ikasleekin partekatuko dira.
Dinamika partehartzaile batean, zuzeneko musika, bideoak eta materialen entzunaldiak uztartuko dira.

Genero eta estilo ezberdinak kontutan harturik, musikaren esparru zabal bat jorratuko da; Musika
Herrikoia, pop-a, rock-a, euskal kantautoreak, zinemarako musika…
Azkenik, harizko instrumentu ezberdinen xehetasunak eta ezaugarriak aztertuko dira; biolin, biola,
celloa, nyckelharpa…
Emanaldi amaieran kontzertu txiki bat eskainiko da Nyckelharparekin (Suediako erdi aroko tekladun biola)
Saioaren luzera 55min ingurukoa izango da eta DBHko ikasleentzat zuzendua dago. (12-16 urte)

Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:

Areto egoki bat.
Proiektore / pantalla bat.
Proiektoreari konektatutako ordenagailua eta soinu ekipoa.
Elektrizitate 2 toma
IRAUPENA: 50- 60 Min . Bideo, entzunaldi eta zuzeneko emanaldia tartekatuta.
SAIO BAKOITZA 50 ikasle ingururentzat.

Jarduerari buruzko txostena:

JARDUERAREN ARTE ETA KULTURA ALDERDIAK

Taller honen helburu nagusienetako bat, euskal kultur transmisioan gaur egun ikusten den haustura nolabait azaleratzea eta errealiate hori ikasleekin jorratzea da.

Urte gutxitan asko aldatu da gizartea, eta honekin batera gazteriaren erreferentzia kulturalak. Zenbat nerabek dauka XX. mende amaierako euskal musikarien berri?

Nortzuk izan ziren gure erreferenteak? Nortzuk izan ziren lehen emakumeak gure kantagintzan?

Zein da globalizazioaren eragina gaur egungo euskal musikaren sorkuntzan eta transmisioan?

HELBURU PEDAGOGIKOAK

Helburu nagusiak, metodologia praktiko eta dinamiko bat erabiliz, ikasleari musikaren sorkuntzaren tripak erakustea da. Azken emaitzara iritxi arte, zein diren prozesuaren pausoak eta bide ezberdinak.
Harizko intsrumentuen unibertsotik, nola lantzen dira estilo eta musika langoaia ezberdinak?

Sorkuntzan, ikusten ez den unibertso hori edo erakusten ez den prozesu guzti hori, oso eremu erakargarria da, nere ibilbide pedagogikoan izan dudan esperientziaren arabera, musikatik at bizi den ororentzat.

Nola sortzen da kantu baten hazia? Nola egiten dira moldaketak? Nola sortzen eta grabatzen da pelikula edo serie baterako soinu banda? Nolakoa da grabazio estudio bat? Zein da kantu baten lehen maketatik diskan argitaratu arteko prozesua? Non eta nola txertatzen dira harizko instrumentuak?

Galdera hauek abiapuntu hartuta nere musika ibilbidean egindako hainbat lan partekatuko ditut ikasleekin: Oskorri, Alos Quartet, Eñaut Elorrieta, Izaro, Ken Zazpi, hainbat pelikuletako soinu bandak…

Saioan zehar ikasleen partehartzea sustatuko da gai ezberdinen inguruan solasaldien bidez.

Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

Xabier Zeberio (Tolosa 1978) https://www.instagram.com/xabizebe/

25 urte baino gehiagoko ibilbide profesionala duen musikaria da. Goi mailako biolin ikasketa klasikoak amaitu eta musika modernoaren munduan murgiltzen da oso gaztetatik.

1997tik 2015era, taldea desegin arte, OSKORRI taldeko biolinjole izana, urte guzti hauetan Euskal Musikakaren panoramako hainbat eta hainbat artistekin lan egin du naiz zuzenean nola grabaketetan.

Batzuk aipatzearren: Kepa Junkera, Izaro, Imanol, Hertzainak, Carlos Nuñez, Rafa Rueda, Ken Zazpi, Jabier Muguruza ,Oreka Tx, Ana Alcaide, Dulce Pontes, Mikel Erentxun, Los Piratas, La Buena Vida, Benito Lertxundi, Xabi Aburruzaga, Iñaki Salvador, Eñaut Elorrieta, Esne Beltza, Antony, Phil Woods, Silvio Rodriguez, Anari, Antton Valverde, , Mikel Laboa, Amorante, Mikel Markez…

2015etik BENITO LERTXUNDIren taldekidea da.

1999an ALOS QUARTET taldeko sortzen du zinerakin bost diska kaleratu dituen konposizio originalekin.

 Bere ibilbidean 160 grabaketa baino gehiagotan parte hartu du eta konposatzeile bezala, zinema, dantza eta antzerkirako hainbat musika sortu ditu.

Zine munduan 50 soinu banda grabatu ditu, tartean, Musika Onenari Goya Saria irabazitako “Akelarre”.

2023an PAUSE bakarkako lehen lana kaleratu du.
Azken 20 urteetan lanean aritu da musika irakaskuntzan.

2023 urtean Iurretako Orobiogoitia institutoko DBHko ikasleekin eta Larraulgo Ikastetxeko ikasleekin burutu ditu EUSKAL MUSIKARA BEGIRADA HARIZKO INSTRUMENTUEN UNIBERTSOTIK tallerrak.

Dokumentu osagarriak