Musikako eta formatu txikiko arte eszenikoetako zirkuitua da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuak bultzatzen du, Kutxa Kultur, Donostia Kultura eta Buenawista Prolleckziom’s-ekin elkarlanean.
Programa ikusiOndarearen Europako Jardunaldiak Europako Kontseiluaren ekimena dira, Europako Batzordearen babesarekin eta, funtsean, herritarren eta bere ondarearen artean lotura bat finkatzeko asmoz ospatzen dira.
Programa ikusiZikloak, programak, ezagutza… KOLDO MITXELENA Kulturunean (KMK) ekoiztua, zure eskura entzun, irakurri, ikusi KULTURA!
Programa ikusiArtea eta kultura-ondarea ezagutzeko nerabeei zuzendutako ekimenak jasotzeko eta zabaltzeko esparrua da Kultura Eskola. Zaletasunak eta interesak garatzen diren adineko biztanleriaren segmentu bat, bereziki talde-kontzientziak baldintzatua eta emozioak eta aldarrikapenak bideratuko dituzten kanalak eta adierazpideak behar dituena.
Programa ikusiTelesailen goraldia ikuspegi ezberdinetatik aztertu nahi du CROSSOVER proiektuak: eztabaida eta elkarrizketa oinarritzat hartuta, gaia modu kritikoan jorratu nahi duten proposamenak ditugu alde batetik, eta bestetik, telesailei buruzko ezagutza sakondu eta haiekin dibertitzea xede dutenak.
Programa ikusiCanal Europa jakintzaren hedapenerako gune ireki gisa proposatzen da. Artistek, idazleek, zientzialariek zein ekonomia, medikuntza edota zientzia politikoetan adituek, beste diziplinen artean, bat egingo dute hemen beren ezagutza eta hausnarketak ez ezik, beren sormenaren bide eta jomugak eskaintzeko.
Programa ikusiK bulegoa informazio eta laguntza gunea da. Gipuzkoako kultura sektorean lan egiten duten pertsona, talde eta erakundeei bideratua da, bai amateurrei bai profesionalei. Bulegoaren helburua da proiektuen sorreran eta garapenean azaleratzen diren beharrei erantzuna ematea, proiektu horien jasangarritasuna eta sektorearen profesionalizatzea sustatzeko.
1993an inauguratua, Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuko Kulturako Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen du. Espazio honeta liburutegi bat, erakusteka guneak eta Ganbara eta Erakustaretoa aretoak daude non nazioarteko zein Gipuzkoako artisten lana ezagutzera emiten den.
Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa (GPAH) Oñatin dago, eta bitarteko artxibo historikoa da Gipuzkoan Estatuko administrazio periferikoak sortzen duen dokumentazioarentzat. Artxibo honen kudeaketa Eusko Jaurlaritzak Gipuzkoako Foru Aldundiari pasatu zion 2018 ekainean. Artxibo honetara ekarri da Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa (antzinako Oñatiko Unibertsitatea), duela 75 urte baino gehiagotik Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeatzen duena; beraz, bertan notarioen dokumentazioa eta erregistroetako dokumentazioa ere gordetzen eta hedatzen da.
XVIII. mendeko monumentu multzoa da Agorregi, ura ustiatzeko moduen (burdindegiak eta errotak) adierazle bikaina. Pagoeta parkean dago, Aiako udal barrutian (Gipuzkoan). Gune hau aldatu gabe gorde da denborarekin, eta barnean gordetzen du ehunka urteko tradizio baten bihotza, euskal kultura ezin hobeto agertzen duena.
90 urtez Donostiako tabako fabrika izan ostean, 2015ean zabaldu zituen ateak Kultura Garaikideko Nazioarteko Zentro gisa eraberriturik. Sorkuntza sustatu eta hedatzea du helburu, eta horretara bideratzen ditu zerbitzu eta jarduerak. Kultur proiektu bat izateaz gain, erakundez eta ekimen pribatuz osatutako kultur ekosistema bat ere bada Tabakalera, baita jendearen gozamenerako zabalik dagoen plaza publikoa ere.
Euskadiko Arkitektura Institutuaren misioa da Arkitektura herritarrei hurbiltzea eta sozialki arkitekturarekiko zaletasuna sortzea oro har, kulturaren eta herritarren inguruko gozamentzat jota.
Arkitektura, hirigintza, paisaia eta diseinuaren inguruko pentsamendua eta eztabaida sustatzea. Ezagutza sortzea eta, publiko espezializatutik haratago, publiko orokorrak eskuratu ahal izatea erraztea. Euskadiko Arkitektura Garaikidea nazioarteko mailan sustatzea.