Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusiaren eginkizun nagusia da Gipuzkoako bi hizkuntza ofizialen berdintasuna sustatzeko helburuarekin, euskararen aldeko neurri bereziak hartzea eta berdintasuna aldeko konpromisoa indartzea gipuzkoar guztien artean.

Beste herri erakundeekin elkarlana sakonduz eta sendotuz, gure langintza bideratzen dugu euskara izan dadin Gipuzkoako Foru Aldundiaren zerbitzu eta lan hizkuntza.

Hizkuntza ofizialen erabilera arautzen duten xedapenak betearazteko zereginarekin batera, euskararen erabilera soziala indartzeko prozesuan herritarren parte hartzea bultzatu nahi dugu.

Azken Albisteak

Dagoeneko hainbat herritar hasi dira gidabaimena euskaraz ateratzen

Gidabaimenak euskaraz ateratzeko materiala autoeskolen esku dago jadanik eta materiala paperean eta online eskura daiteke. Gaur egun ziklomotor eta kotxeetarako gidabaimenak dira euskaraz atera daitezkeenak baina, luze gabe, kamioi eta autobusenak ere atera ahal izango dira.