Atzealdea Hondakin jasangarriak: fikzioa ala errealitatea?
Herria:
Aktibitate mota:
Egokitutako ezgaitasunaren arabera:
Garapen jasangarrirako helburua:
Zeinu hizkuntza, Azpitituluak, Ukimen bidezko elementuak.
Erakusketa hau bidaia interaktibo bat da; etxeko hondakinak berrerabiltzeko bidetik zehar garamatza eta hondakinak lehengai bihurtzeko benetako arrakasta-kasuak erakusten dizkigu. Hiru eremutan dago banatuta. Lehen eremuan, gure egungo kontsumo-sistema lineala aldatu eta sistema zirkularrari buruz ikasiko dugu. Bigarrenean, etxeko hondakinak berreskuratzen ikasiko dugu. Hirugarren esparruan, gure inguruko enpresa batzuek hainbat hondakin aprobetxatu eta hortik lortzen dituzten produktuak azalduko dizkigute.
Elkarlanean garatu dugu: Bergarako udaleko ingurumen eta garapen ekonomikoko sailarekin, herritarrekin eta ZTB jardunaldietako kideekin.
Laboratorium Museoa