Newsletter - GURE LURRA
GURE LURRA | GFA-ko LURRALDE OREKA BERDEA - EQUILIBRIO TERRITORIAL VERDE DE LA DFG

GURE LURRA

GFA-ko LURRALDE OREKA BERDEA

EQUILIBRIO TERRITORIAL VERDE DE LA DFG


Aldizkari digitala | 63. alea: 2024ko ekainak 27


Berriak

Gehiago ikusi >>

GazteNek irteera Arabara


GazteNek irteera Arabara


Gipuzkoako gazte nekazarien harreman-sendo bat sortzeko asmotan, Aldundiak Gipuzkoako gazte nekazarientzat irteera antolatu du Arabara.

Irteera uztailaren 11 eta 12an izango da eta, lehen sektoreko ustialeku eta proiektu arrakastatsuak ezagutuko dira.

Irteerako gastuak (garraioa, lo-lekua, otorduak, ustialekuetara bisitak…) Aldundiak bere gain hartuko ditu eta GazteNek-eko formakuntza ordu moduan hartuko dira.

Izen ematea oestomba@gipuzkoa.eus edo mireneceiza@gipuzkoa.eus helbideetara idatziz edota 943 11 20 54 telefonora deituz egin daiteke.

2024/06/27

Landa-lurzoruaren lursailak mugatzeko dirulaguntza plazaratu dugu


2024/06/20

Laguntza hauen xedea da Gipuzkoako udalerriko landa-inguruneko jabetzen mugak hobeto definitzen eta eguneratzen laguntzea, dauden mugak eta mugarriak identifikatuz eta horien kartografia digitala eginez.

Irakurri gehiago

Landa-lurzoruaren lursailak

EIT-Climate KIC jardunaldia

Esloveniako gobernuaren bisita EIT-Climate KIC jardunaldien baitan


2023/06/19

EIT-Climate KIC jardunaldien baitan, Esloveniako gobernuak Gipuzkoa bisitatu du, bi lurraldeek elikadura jasangarriaren inguruan partekatzen dugun misioaren inguruan ezagutza partekatzeko.

Artzain Eskolak ardi eta ahuntzen sektorean artzainak prestatzeko hogeita zazpigarren ikastaroaren amaiera ospatu genuen


2023/06/18

Aurten 7 gaztek ardi- eta ahuntz-sektorean etorkizun profesionala garatzeko diplomatura lortu dute.

Zorionak guztioi!!

Artzain Eskolako ikastaroaren amaiera

Herritarren Batzarra

Herritarren Batzarra: hirugarren itzultze-saioa


2024/06/16

Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatzen duen Herritarren Batzarraren itzultze-saioa burutu genuen, eta herritarrek proposatutako bederatzi gomendioak ezartzeko aurrerapenak aurkeztu genituen.

Aldundiak eta Idiazabal Gazta Jatorri Deiturak Zeraingo kasua gaitzetsi dugu


2024/06/12

Xabier Arruti: “Horrelako egoerak erabat justifikaezinak dira, eta ez dute ordezkatzen gaztaren sektorearen errealitatea, ezta lehen sektorearena ere, oro har. Sektoreko erakunde, eragile eta elkarteak elkarrekin lanean ari gara lan-baldintza duinak eta bidezkoak bermatzeko, eta, beraz, ezin dugu horrelako egoerarik onartu, eta ezin dugu onartu egoera horiek Gipuzkoako gazta-, nekazaritza- eta abeltzaintza-jardueraren irudia zikintzea”.

Irakurri gehiago

Idiazabal Gazta

Europa Natura 2000 Saria

Europa Natura 2000 Saria


2024/06/06

Euskaditik gidatutako LIFE Oreka Mendian proiektuak Europa Natura 2000 Saria jaso du Bruselan, mendiko habitaten kontserbazioagatik.

Albiste onak Txinguditik!


2024/06/04

Iaz (ekainean) Txingudin, zankaluzearen (Himantopus himantopus) lehen ugalketa egin zela egiaztatu zen. Zoritxarrez, errunaldia galdu egin zen udaberriko euriteek eta uraren mailaren gorakadak habia urez bete zutelako.

Hori aurreikusita, 2024. urtean 2 habia artifizial flotatzaile instalatzea erabaki da esperimentalki, ur-mailaren igoerak babesteko.

Txitak hazteko denboraldia aurreratuta dagoen arren, eta aurten inguru horretan zankaluzerik ez dagoen arren, seguruenik habiak hegaztiak bertan ugaltzeko erabiliko dituzte etorkizunean.

Espero dugu ahalegin hauek etorkizunean fruitua ematea!

Irakurri gehiago

Txingudiko zankaluzea

Gipuzkoako Parke Naturalen Eguna

Gipuzkoako Parke Naturalen Egunak ospatu ditugu


2024/06/01

Aiako Harrian, Aizkorri-Aratzen, Pagoetan eta Aralarren bost jarduera desberdin burutu genituen: abereen eta artaldeen funtzionamendua eta zaintza azaltzeko saioak, hegazti askatzea, palankarien erakustaldia, Et-Incarnatus-en musika eta gazta dastaketa.

Gure Lurra aldizkaria

Gehiago ikusi >>
Gure Lurra - 9. alea

GURE LURRA ALDIZKARIA

9. ALEA: Otsaila 2024

DESKARGATU PDFA >

APP NEKAGIP

NEKAGIP APP zure mugikorrera deskargatu Gipuzkoako lehen sektorearen inguruko mezuak unean bertan jasotzeko.

Android deskargatu irudia
Irudia deskargatu Apple

Copyright. 2024. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Landa Eremua