Orain Landa Eremua
Gipuzkoak landa ingurunean du bere ondare eta aberastasunaren zati garrantzitsu bat. Aberastasun kultural eta ekonomiko honen babes eta sustapenerako mendi-larre, baserri ustiapenen eta, oro har, lehen sektorean lanean diharduten pertsonentzat egiten du lan departamenduak. Hain zuzen, hiru zerbitzu nagusitan ardazten da sail ezberdinen jarduera: abeltzantza, mendi eta basozaintza eta landa ingurunearen garapena.
Hiru esparru horiek eragin nabarmena dute gure lurraldean eta bere garapenean. Gipuzkoan abeltzantzak garrantzia handia du, bereziki, euskal bizimodu tradizionaleko larretzean. Natur ingurunearen zaintzari dagokionez, biodibertsitatearen zaintza da ardura nagusia eta landa inguruaren garapenaz ari garela, berriz, ustiapen txiki eta ertainei eskaintzen die arreta departamentuak.
Iragarana, oraina eta geroa lotzen dituen jarduera ekonomiko bizia ere aurki daiteke landa ingurunean. Departamentuaren egitekoa ere bada sektore ekonomiko honen garapenaren eta modernizazioaren mesedetan lan egitea.