Gure jaiak, berdintasunean

Jaiak gure gizartearen isla dira. Berdintasunean komunitatea eraikitzeko aukera eskaintzen dute, emakume zein gizon izan. Emakumezko eta gizonezko guztiei esker, ekitaldi, festagune eta errituak erakargarriagoak izan daitezke guztiontzat, baita aurrerapauso bat ere berdintasunean oinarritutako Gipuzkoa eraikitzen jarraitzeko.

Gida honekin, gure jaietako eragile guztiei lagundu nahi diegu, festak berdintasunez ospatu ahal izateko, pertsona guztien gozamena eta parte-hartzea bermatuz.

01. Emakumeen partaidetza sustatuko dugu.

Emakume eta gizonen berdintasunean oinarritutako lurraldea eraikitzeko instituzioak eredugarriak izango gara:

  • Ez ditugu emakumeak baztertzen dituzten ekitaldiak antolatuko, ezta babestuko ere.
  • Jaien genero ikuspegiari buruzko gogoeta bultzatuko dugu, gure jaietan eman daitezkeen desberdintasun egoerak identifikatzeko.
  • Berdintasunaren aldeko kanpainak sustatuko ditugu.

02. Emakumeen partaidetza sustatuko dugu.

  • Jaien antolaketan berdintasunaren alde lan egiten duten eragileekin lankidetza sustatuko dugu.
  • Jaietan bideratzen diren ekimen askotan parte-hartzea desorekatua bada, festen eredua hausnartzeko prozesuak ahalbidetuko ditugu.
  • Jaien antolaketan aukera berdinetan parte hartzeaz gain, emakume eta gizonek hartzen dituzten rolak aztertuko ditugu eta horiek eraldatzeko neurriak proposatuko ditugu.

03. Aukera berdintasuna guztiontzat.

  • Jaietako ekitaldi guztiean emakumeek eta gizonek aukera berdinetan parte hartu dezaten, ohiko jarduerak berrikusiko dira (kulturalak, musikalak, sukaldaritzakoak, kirol-arlokoak...), eta emakumeen partehartzea handitu eta bermatuko duten jarduera berriak proposatuko dira.
  • Festetan emakumeek eta gizonek dauzkaten lekuak, jarrerak, mugak edo jarduera aztertuko ditugu, harremanak nola diren eta parte hartzean dituzten desberdintasunak aztertuko ditugu.

04. Indarkeria matxistarik gabeko jaiak.

Emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabeko jaiak sustatuko ditugu

  • Jaiak emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabeko espazioa izateko sentsibilizazio eta prebentzio ekimenak bideratuko ditugu.
  • Emakumeak ahaldunduko dituen aukerak eskainiko ditugu mugimendu feminista eta emakumeen elkarteekin elkarlanean.
  • Erakunde eta eragile ezberdinen artean, jaietan sexu indarkeria matxista detektatzeko eta arreta egokia koordinatzeko berezko protokoloak martxan jarriko ditugu.
  • Emakumeen aurkako indarkeria kasuei aurre egiteko erantzun publikorako protokoloak bideratuko ditugu.
  • Erasoa pairatu duen edo duten emakumeentzako erreparaziorako ekimen indibidualak eta kolektiboak jarriko ditugu abian.

05. Irudi eta mezu berdinzaleak.

Gure jaietan zabalduko ditugun euskarrietan ez dugu ez hizkera ezta iruditegi sexistarik erabiliko.