Atzealdea "Bizimoduak" bisita berezia

"Bizimoduak" bisita berezia

Lenbur Fundazioarekin elkarlanean, Urola Garaia Turismoaren babesarekin antolatua

"Bizimoduak" bisita berezia

Igartubeiti Baserriak eta Lenbur Fundazioak, Urola Garaiko Turismoarekin batera, bisita tematiko berezia antolatu dute, non Igartubeiti Baserria ezagutzeaz gain, aiton-amonen eskola eta etxebizitza bisitatuko ditugun.

Familia ekintza honetan, baserriko bizimodua ezagutuko dugu zentzumenen bidez, nola egiten zuten lo… zer jan eta edaten zuten…Igartubeiti Baserri Museora bisita sentsorial bat eginez.

Jarraian, industrializazioak bizimodu honetan izan zuen eragina ikusiko dugu, aiton-amonen garaiko eskola eta langileen etxebizitza ezagutuz.

  • 11:00etan bisita sentsoriala Igartubeiti Baserri Museora (Ezkio)
  • 12:30 Aiton-amonen eskola eta etxea (Legazpi)

Bisita doakoa da baina izena eman behar da:

mirandaola@lenbur.com, igartubeiti@gipuzkoa.eus, 943730428 edo 943722978